ERRONKAK

2015eko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hona gobernu berriaren erronkak, Barkosen hitzetan:

Gobernu eredua

«Nafarroako gizartea poliedrikoa da. Negoziazio eta adostasuna dira erabakiak hartzeko tresna hoberena».

Enplegua

Barkosentzat, alor «estrategikoak» dira berrikuntza, nazioartekotzea, ekonomia soziala eta industria «aurrerakoia».

Zerga sistema

Zerga erreforma, lana sustatzeko eta oinarrizko zerbitzuak bermatzeko. Zerga erreforma progresiboa eta «inguruko ereduak» kontuan hartzea.

Gizarte politikak

«Murrizketetan kaltetutako eskubideak» berreskuratzea.

Hezkuntza eta euskara

D eredua Nafarroa osoko hezkuntza sare publikora zabaltzea. Hizkuntza politika berria, «herritar guztien eskubideak bermatuko dituena».

Genero berdintasuna

Plan estrategiko bat, genero indarkeriaren kontrako «neurri zorrotzekin». Berdintasunerako Nafarroako Institutua berriro abian jartzea eta Berdintasunerako Legea lantzea.

Autogobernua

2015-2019rako ekarpena berriro negoziatzea Madrilekin, eta Ikerkuntza eta Garapena, Trafikoa eta Espetxe Politikaren eskumenak eskatzea. Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma eta Erkidegoen Finantzaketa Legea berrikustea. Nafarroa-Akitania-Euskadi elkarlanerako protokoloa berriro martxan jartzea.

Bakegintza

Biktima guztiak «salbuespenik gabe» aintzat hartuko dituen bizikidetza politika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.