Anarik irekiko du BBK Music Legends, bihar

Besteak beste, Status Quo eta Hawkwind ariko dira jaialdiaren lehen egunean, eta Paul Carrack bigarrenean, Bilbo Arenan

Status Quo taldeko bi kide kontzertu batean, 2018an. ANGEL MEDINA G. / EFE.
Erredakzioa
Bilbo
2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Denak prest behar du dagoeneko Bilbo Arena pabiloian, bihar eta etzi BBK Music Legends jaialdia hartuko baitu guneak. Anariren kontzertuak irekiko du bi eguneko programazioa, bihar; musikaria 17:00etan igoko da oholtzara, eta, haren ondotik, Maika Makovski, Girlschool, Status Quo eta Hawkwind ariko dira zuzenean.

Larunbatean, berriz, Mikel Renteria & The Wop Bandekin hasiko dira saioak, eta, ondoren, Shirley Davis & The Silverbacksen, Walter Trouten eta Paul Carracken kontzertuak izango dira. Alan Parsons ere larunbatean jotzekoa zen, baina, musikariaren osasun arrazoiak tarteko, bertan behera utzi behar izan dute kontzertua; Loquillok joko du haren ordez, azkenean. Emanaldia Alan Parsonsena aurreikusita zegoen ordu berean izango da: etzi, 23:25ean.

Bilbo Arena pabiloian egingo da jaialdia, eta kanpoko zabalgunean aire zabaleko eremua kokatuko da: Voodoo Child Terraza gunea. Han joko dute, bihar, Micky &The Buzzek eta Gonzalo Portugalek; eta larunbatean, berriz, Santiago Delgado & Los Runnaway Lovers eta Javi Stills & Co izango dira.

Gune horretan egingo da Txakoli Session ere, larunbat eguerdian, eta txakolina eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, zuzeneko musikarekin. Gune horretatik sartu ahalko dira pistako agertoki nagusira. Antolatzaileen arabera, hainbat proposamen gastronomiko eta atseden hartzeko toki ere egongo dira esparruaren barrualdean zein kanpoaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.