Xabier Amuriza.
PASCALEN ESFERATIK

Denboraren arazoa

2020ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Etxetik irteten
naizen guztietan
ilargia irteten ari bada,
nor dabil ezorduan?

Denboraren arazoa
ez da azkar doala
edo nekez doala.
Denboraren arazoa da
bukatu egiten dela.
Batzuetan, ez hain erraz.
Noizko edo norako ari gara
osasuna gordetzen?

Dena da erlatiboa
bukatzea izan ezik.
Katuak baleki
zazpi bizi dituela,
zortzigarrenaren ezinak
larrituko luke.

Oraindik ez naiz iritsi
azkartasuna desiatzera,
lehenago buka dadin.
Bada aski beldurgarri
desioa alda daitekeela.

Muga gabe luzatzea
itxaroten dut
ez dagoke nire esku.
Horregatik
astiro ibili behar dut,
denbora berdinean
luze bizi izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.