GAKOAK

2019ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Google da gehien erabiltzen den bilatzailea. Erabiltzaileek datuak ematen dizkiote etengabe, eta hark aprobetxatu egiten du. Facebook sare sozialak ere antzekoa egiten du.

GOOGLEK ZER DAKIEN ZUTAZ
Nor zaren. Izena, jaiotze data, generoa, hizkuntza... Badaki zer gustatzen zaizun, nolakoa den zure ahotsa, baita zer ideologia duzun ere. Hori dena jakiteko, nondik nora nabigatzen duzun aztertzen du, zer eduki dituzun gustuko,zer bilaketa egin dituzun...
Non zauden. Internetera telefonoz konektatzen zaren bakoitzean, non zauden esaten diozu Googleri. Beraz, datu horiek interpretatuz, badauka zure ibileren berri: non bizi zaren, non egiten duzun lan, non izan zaren oporretan...
Norekin zabiltzan. Zu ez ezik, zure lagunak ere kontrolatzen ditu, eta haien bidez, zu. Badaki zein diren zure Gmaileko kontaktuak, eta, Android gailuetan, kontaktuetako telefono zenbakiak ere jakin ditzake. Calendar erabiltzen baduzu, badauka zure hitzorduen berri. Argazkiak igo eta etiketatzen badituzu, hori ere bai. Bidaltzen eta jasotzen dituzun mezu elektroniko, argazki eta bideo guztiak araka ditzake, eta Drivera igotzen duzun informazio guztia oparitzen diozu.
Zer nahi duzun. Zuk eman diozun informazio guztia aprobetxatuta, Googlek badaki zuk zer nahi duzun, eta, beraz, proposamenak egingo dizkizu, publizitate eran. Norberari berea. Neurrira.

FACEBOOK EZ DA GUTXIAGO
Facebookek ere antzeko baliabideak erabiltzen ditu. Norberak ematen dizkio daturik oinarrizkoenak, eta gainerakoak algoritmo bidez ateratzen ditu, erabiltzaileak emandako seinaleei jarraituz.
Norberak emandakoak. Izena eta helbide elektronikoa, gutxienez. Telefonoa, jaioteguna, ikasketak egindako lekuak eta beste datu batzuk, aukeran. Izen faltsua jarrita ere, algoritmoak berehala hartuko dizu traza.
Kliken arabera. Zure jarraitzaileak nortzuk diren, haiekin daukazun harremana (gustatzen zait, partekatu, erantzun...) aztertu, eta ondorioak ateratzen ditu.
Proposamenak. Zure intereseko edukiak erabaki, eta horiek erakusten dizkizu: zure lagunen edukiak zein publizitatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.