Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Galizia okerrago dago

Maria Obelleiro - 'Nòs Diario'-ko zuzendaria

2023ko otsailak 5

Martxelo, Vicent, azalduko dizuet zergatik dagoen Galizia okerrago. Enpleguari dagozkio jakin ditugun azken datuak: 2.826 okupatu gutxiago urtarrilean, herritarren zahartzeagatik eta emigrazioagatik oso ahulduta dagoen biztanleria aktibo batean; izan ere, 2011 eta 2021 bitartean 330.890 lagun joan ziren Galiziatik. Orain dela egun batzuk, Airef Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak argitaratu zuen BPGa jaitsi egin zela 2022ko azken hiruhilekoan, eta orain estatuko azken postuetan dagoela Galizia, Asturiasekin eta Valentziarekin batera.

Hori ez da dena. Urte hasieran jakin zen 2.897 langile gutxiagok egiten zutela lan beren kontura, eta estatu osoan baino 1.693 lanpostu gehiago galdu zirela. Orduan, Galiziako Estatistika Institutuak argitara eman zuen 2021ean —urte horretakoak dira azken datuak— 1.600 abeltzaintza ustiategi baino gehiago itxi zirela herrialdean. Sektore estrategiko horren jarduera %42,6 apaldu zen Alberto Nuñez Feijoo Xuntako buru izan zen urteetan.

Industria sektoreko datuak ez dira hobeak. Espainiako Estatistika Institutuak 2022ari buruz emandako datuen arabera, IPI industria produkzioaren indizea %1,5 jaitsi zen. Energia sektorean bakarrik izan zituen datu positiboak. Gainera, Galiziako industria produkzioa 2007koa baino 30,4 puntu beherago dago, eta ez du berreskuratu 2008ko krisiaren aurreko jarduera; urte hartan 33.500 lanpostu galdu ziren industrian.

Galizia estatuko gainerako herrialdeak baino okerrago iritsi zen pandemia ostera. «Kudeatzaile onaren» herentzia astunak ezin gehiago makaldu zituen herrialdeko ekonomiaren funtsezko sektoreak, eta Galiziako osasuna estatuko gainerakoen atzetik utzi zuen, inbertsioari dagokionez. Gainera, irakaskuntza publikorako jarritako dirua gutxitu zuen, itunpekoaren mesedetan, eta, mendekotasun politikei dagokienez, gainerakoen atzetik geratu zen, zahartze tasa handia duen nazio bat izan arren.

Feijooren kudeaketaren emaitzak hortxe daude, Galiziaren testamentu moduko batean. Haren programak eman dio azken errematea Galiziako ekonomiari, estatuko gainerakoen atzetik utzita, eta programa horrek areagotu du desberdinkeria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...