Maria Obelleiro.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Nork defendatzen ditu aberatsak?

2022ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Vicent, aste honetan gai bera aukeratu dugu: zergak. Galdera erretoriko bat erabili dut titulu gisa; izan ere, bistan denez, PPrena da aberastasun handiak dituztenei ondarearen zerga barkatzeko proposamena, nahiz eta PSOEk ere, Zapatero buru zuela, ondarearen zerga kendu zuen 2008ko hauteskundeetarako hilabete batzuk falta zirela, oraindik krisia hasi gabe zegoenean.

Orain, presidente andaluziarrak dio zerga horri eta oinordekotzaren zergari %100eko hobaria ezarriko diela. Gogora dezagun Madrilek %100eko hobaria ezarri diola ondarearen zergari, eta urtean 900 milioi euro gutxiago biltzen dituela aberatsen mesederako. Galizian, Feijook %25eko hobaria ezarri zion ondarearen zergari, eta %100ekoa oinordekotzarenari. Gainera, PFEZeko diru sarreren tarte batzuk txikitu zituen: 27.700-35.200 euro eta 47.600-60.000 euro (urte horretan, Galiziako batez besteko soldata gordina ez zen iritsi 21.900 eurora). 2021ean, osatutako azken ekitaldian, Xuntak 500 milioi euro gutxiago bildu zituen.

PPk jendaurrean defendatu zituen ordezkatzen dituen horiek aberastasun handiak dituztenak, eta ez langile klasea, gaur egun dugunaren eta izango dugunaren gisako krisi garai batean, eta Escriva ministroak ere gauza bera egin zuen fiskalitatea zentralizatzeko eskatu zuenean, bere ideologia espainolista agerian utziz.

Finantzaketa ereduarekin lotutako eztabaida bat da hau. Alde horretatik, erregimen arrunteko autonomiek eskumen mugatua dute zerga motak moldatzeko, eta kontzertu ekonomikoa dutenek Euskadik eta Nafarroak datu hobeak dituzte ongizate sozialari eta aberastasuna sortzeari dagokionez. Adibide bat: 2020an aurrekontuaren likidazioa itxi zen azken urtea, Galiziak 3.900 milioi baino gehiago galdu zituen, 11.900 milioi baino gehiago bildu baitzuen, eta 7.900 baino zertxobait gehiago bakarrik itzuli. Guretzat sozialki justuena izango litzateke, dudarik gabe, itunpeko sistema izatea, eta, halaber, justuagoa da gehiago daukanak gehiago ordaintzea, eta, gehienbat, krisi garaian botere publikoek bermatzea inor ez dela atzean geratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.