Azalpen bat baino gehiago beharko du asteazkenean Bartzelonako Diadan gertatutako jaitsierak, ezinezkoa delako joateari utzi zioten ia denek—asko izan dira— arrazoi beragatik uztea. Joan den urteko Diadan ere preso eta erbesteratuen egoera izan zen nabaria zen zatiketa, eta horrek eragindako ezinegona, estali zituen maindirea. Presoak eta erbesteratuak zeuden bitartean, desberdintasunak alde batera utzi, eta elkartasun indarra erakusteko garaia zen.
Aurten ere horrela izango zela pentsatu genuen askok, nahiz eta estrategia desberdinen arteko aldea handiagoa eta tonua gogorragoa izan, urtebete ez delako alferrik igaro. Bada, ez, jende kopuru kezkagarri batek kale egin du, mezu ozen bat, edo batzuk, bidalita. Are larriagoa da huste hori Espainiako Auzitegi Gorenean prozesuaren buruzagi instituzionalei eta sozialei egindako epaiketaren sententzia idazten ari diren egunetan. Sententzia hori aspaldi idatzita dagoela pentsatuta ere, ez zen sobran egongo aurretiazko indar erakustaldi handia egitea. Ez da horrela gertatu.
Begi bistakoa da alderdi independentziazaleen artean gero eta zabalagoa dela arrakala, Espainiako estatu egiturek diseinatuta ere handiagoa izango ez litzatekeena. Dauden zailtasun guztien jakitun, ez da ona ahaztea batasun giroa sendoagoa eta naturalagoa zenean, arduradun politikoak elkarrekin ziharduten urte haietan, batasun hura hainbat herritarrek urratsa egiteko tresna eragilea zenean, hala ere, eta ez da gutxi, botoen % 47ra iritsi zela Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeetan independentziaren aldeko alderdien emaitza.
Hauteskunde demokrazia batean, emaitzak izan ohi dira neurgailu nagusia, eta komeni da gogoratzea estatuaren estrategiaren epe laburreko helburua independentziazaleek gehiengoa galtzea dela.

ENBAXADA BILA
Azalpen korapilatsua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu