Maria Obelleiro.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Langabezia, zergak eta krispetak

2022ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Martxelo, Vicent, urteko lehen hiruhilekoko langabeziaren datuek galdera gehiago sortzen dituzte ziklo ekonomikoaz. Urtarriletik martxora bitartean 100.000 lanpostu galdu dira, eta estatu osoko herritarren %13,65 langabezian daude; hori jakinda, argudiorik gabe geratu dira lan merkatuaren funtzionamenduaren interpretazio triunfalistak. Langabezia 2,3 puntu gorago dago 2021eko azken hiru hilabeteetan baino, eta 0,32 puntu gorago duela urtebete baino. Horrek gezurtatu egin du abenduan adostutako lan erreforma berriak omen dituen onuren bertsioa.

Azken lan erreforma aurrekoak bezalaxe egina da, ustez langabeziaren aurka egiteko, laneko egonkortasuna handitzeko eta lan baldintzak hobetzeko, baina beste doikuntza bat besterik ez da. Oraingoan, Europako Batasunaren agindupean egin dute doikuntza hori, kapital handiaren erreskatea gauzatu ahal izateko, Next Generation programan formalizatua.

Inflazioa, berriz, erotuta dabil oraindik ere. KPIaren apirileko datuek erakusten dute inflazioaren eragina zabaltzen hasi dela jarduera ekonomikoaren hainbat eremutan. Datuek urtean ia puntu eta erdiko beherakada erakusten dute martxoarekin alderatuta, eta azpiko inflazioak, jaki elaboratuak eta kostu energetikoak aintzat hartzen ez dituen horrek, puntu bat gora egin du, eta %4,4 da.

Gainera, diru bilketa ere behera doa, eta, ondorioz, errenta bestela banatzeko politikak aukerarik gabe gelditzen ari dira. Estatuaren zerga politiken ondorio da hori. Politika horiek eragin zuten pertsona fisikoen gaineko zergarekin (PFEZ) bildutakoa %24 handitzea 2007tik 2021era bitartean, eta sozietate zergarekin bildutakoa %41 jaistea enpresen mozkinak zergapetzen ditu horrek.

Aro politikoak eta ekonomikoak elkarrekin joan ohi dira. Testuinguru honetan, Feijoo krispetak jaten ari da krisiak Sanchez noiz suntsituko zain, Rajoyk Zapaterorekin egin zuen bezala 2009tik aurrera, PSOEren bizkarrean zamatuz krisiaren eta murrizketen erantzukizuna. Murrizketak azaltzen hasi dira zerumugan. Murrizketa are gogorragoak. Ikusteko dago oraingo honetan herritarrek onartuko dituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.