martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Neurgailu zorrotz bila

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Izerdia botatzen du Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek Podemosekin koalizio gobernua zergatik ez duen osatu azaldu behar duen aldiro. Azkena entzun dioguna izan da Pablo Iglesias gobernu horretan izanez gero, bi gobernu egongo zirela, eta ez benetako gobernu bat, bi kidek osatua, baina gobernu bakarra.

Argudioari hori ontzat emanda, komeni da gogoratzea askotan entzuten diegula, offeko hizketaldietan, koalizio gobernuetako kideei, benetan bi gobernu egoten direla horrelakoetan; bakoitzak bere botere esparruan agintzen duela eta, gehiegikeriarik ezean, errespetatu egiten dituela batak bestearen erabakiak. Nago ni Sanchezen benetako kezka ez zela, praktikan, bi gobernu egotea, baizik eta bi gobernuburu egotea, aurreikusten baitzuen Iglesias gobernuan egonez gero itzal handia egingo ziola: telebistetako albistegiak Podemoseko buruzagiarekin partekatu egin beharko zituen. Sanchezek ez du inguruan inor nahi ideia berritzaileekin.

Abstentzioa aipatzen duzu Vicent, herritarren nekearen ondorio. Bada abstentzio bat, bereziki interesa pizten didana, alegia, Espainiako pasaportea daukaten euskal herritarrena eta katalanena. Espainia osorako aurreikusten den abstentzioaren parekoa izango al da gure bi herrietakoa?

Espainia osoan % 75ekoa izan zen parte hartzea, Katalunian % 77koa, % 74koa Araba, Bizkai eta Gipuzkoa, eta % 76ko Nafarroan. Alderik ez beraz, eta horren ondorioz pentsatu beharko genuke orokorrean gertatuko dena gertatuko dela gure herrietan ere.

Handiagoa izan liteke nekea gureetan, urrutiago ikusten ditugulako erakunde horiek, edo gure lehen erakundetzat hartzen ez ditugulako? Duda egiten dut irizpide zuzena den joera hori aztertzeko. Dena dela, neurtzaile egokia izan liteke herritarren nekeaz ohartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.