martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Zigorra eta humanitatea

2020ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Garrantzitsua da, garrantzitsuena seguru asko, koronabirusak sortu duen egoera honetara ahul sartu ziren herritarrak (ez naiz osasunaz ari) ez ateratzea sartu aurretik zeuden baino ahulago eta babesgabeago. Krisi askotako ezaugarrietako bat baita hori, lehendik gaizki zegoena, piramidearen oinarriaren azpitik alegia, okerrago, geratzea. Horixe gertatu zen lehenago sortu baina 2008an kolpea eman zigun krisiarekin. Haren ondoren pobreak pobreago, eta aberatsak aberatsago, ondorio horiek saihesteko neurriak ez zituztelako hartu nahi izan.

Oso exijenteak izan behar dugu eginkizun horretan; nahiz estatuek kaltea arintzeko dirua jarri, badakigulako mailarik baxuenean daudenak, askotan, laguntza publikoen zirkuitu horietatik kanpo geratzen direla. Ez nahita, noski. Baina badakigu gertatzen dela, eta ezin dugu etsi laguntzak denongana iristeko ahalegin horretan. Ez ditzagun, hortaz, iraganeko akatsak errepika.

Presoak dira, salbuespenak salbuespen, beheko maila horietan talde garrantzitsua osatzen dutenak. Gizartetik kanporatuak, ikusezin bihurtu ditugu, zigorrean oinarritutako kodea nagusitu delako. Humanitate irizpideek eta mendeku irizpideek talka egiten dutenean, ia beti mendekuak irabazten du.

Egoera gutxi egongo dira koronabirusak eskaini diguna bezalakoa, presoen tratamenduan ekuazioa irauli eta humanitatea jartzeko mendekuaren gainetik.Noiz bada, orain ez badugu egiten? Gure herrietako preso politikoekin betiko salbuespena aplikatu dute, salbuespena zurituko duen arrazoirik ez dagoenean. Zuenean kalera egunero ateratzen ari diren eta kartzelara lo egitera zintzo itzultzen diren presoek eta, gurean, larriki gaixo daudenek, nora ihes egingo dute birusa jotzen ari den egunotan?
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.