Albistea entzun

Errefuxiatuen auzia landu du Dantzaz-ek Larart proiektuan

Dokumental eta koreografia bana emango ditu konpainiak, apirilaren 6an, Loraldiaren barruan. Bihar, Verdes liburu denda omenduko dute
Atzo aurkeztu zuten Larart proiektua, Bilboko La Casillan.
Atzo aurkeztu zuten Larart proiektua, Bilboko La Casillan. LUIS JAUREGIALTZA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Itziar Ugarte Irizar -

2019ko martxoak 23

Gutxi-asko, erdibidea egin du jada Bilboko Loraldiak. Martxoaren 12an hasita, apirilaren 7ra arte iraungo du jaialdiak, eta, obrak eman ahala, etortzear direnak aurkezten ari dira antolatzaileak. Hala, azken astebururako gorde duten egitasmo baten berri eman zuten atzo: Dantzaz konpainiaren Larart proiektua. Apirilaren 6an erakutsiko dute, eta bi zutabe izango ditu: Basotik itsasora dokumentala eta Basoa koreografia.

Errefuxiatuen egoera du ardatz proiektuak, eta, horregatik Loraldiko azken asteburuak, «kutsu soziala» izango duela aipatu dute antolatzaileek. Dantzaz-ekin batera, Txikota komunikazioak eta Hotz Zarautzek hartu dute parte ikus-entzunezkoaren ekoizpenean, eta Beñat Gerekak zuzendu du. Errefuxiatuen egoera gizarteratzeko xedearekin, Gurseko kontzentrazio esparruan hasita, Mediterraneo itsasora eramango du ikuslea. Goizean emango dute dokumentala, eta arratsaldean, berriz, koreografia. Iñaki Salvadorrek sortu du musika, eta Josu Mujikak ekoitzi lana. Dantzaz konpainiako kideek interpretatuko dute, La Casilla pabiloian.

Verdes, Zazpikaleetan oasi

Jaialdiaren barruan, ekitaldi berezi bat izango da bihar: Bilboko Verdes liburu dendako azken kudeatzaileak omenduko dituzte —2005ean itxi zuten—. «Euskaltzaleok zorretan gaude eta eskertu behar diegu eman ziguten guztia», adierazi dute antolatzaileek. 1906an sortu zuen Emeterio Verdesek, eta liburu denda eta inprimategia zen hasieran. Hura hil ostean, Pepe semeak hartu zuen lekukoa, baina gerraostean espetxeratu egin zuten. 1942an aske utzi zuten arren, ez zuen inprimategia martxan jartzeko baimenik lortu. 1970ean, lokala zatitu, erdia saldu, eta liburu denda bakarrik geratu zen.

Javier Eskuderok eta Asun Zuluagak alokatu zuten 1973an: «Oasi erakargarri bat eratu zuten Bilboko Zazpikaleen bihotzean. Berehala elkargune ezinbestekoa bihurtu zen euskal kulturgileentzat». Ikastoletan beharrezkoak zituzten euskarazko eskola liburuak lortu eta saltzen zizkieten gurasoei; Euskaltzaindiaren eskariak hartzen zituzten; Atxaga eta Arestiren arteko aurreneko harreman historikoa han izan zen; eta Pott Bandak ere harreman handia izan zuen liburu dendarekin. Hain zuzen, Bernardo Atxagaren ekimenez antolatuko da omenaldia, eta, harekin batera, parte hartuko dute Natxo De Felipek, Ruper Ordorikak, Juan Carlos Perezek, Miren Agur Meabek, Joseba Sarrionandiak (gutun bidez) eta Patxo Telleriak. Arriagan izango da, 12:30ean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Colectivo Silencioko kide saridunak, gaur, Iruñean. ©Jagoba Manterola / Foku

'El polvo ya no nubla nuestros ojos' filma izan da garaile Ikuspuntu jaialdian

Andoni Imaz

Comes Chahbazianek lortu du zuzendari onenaren saria, Notre village filmarengatik. Sharon Lockharten Eventide filmari eman diote laburrik onenaren saria.

Zeinen Ederra Izango Den jaialdia, iaz, Barakaldoko BEC erakustazokan (Bizkaia). ©RAUL BOGAJO /FOKU

Ederra izango da beste behin

Miren Mujika Telleria

Milaka lagun batuko dira gaur Zeinen Ederra Izango Den festan, Barakaldoko BEC erakustazokan

1 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Gizartea interpelatu zuen artea

Aitor Biain

1950. eta 2000. urteen artean euskal arte garaikideak eginiko bidea errepasatu du Gasteizko Artium museoak. Bildumako lanekin osatu dute erakusketa, narratiba berriak sortuz. Ez du amaiera datarik
Edurne Azkarate aktoreak jokatu du Iratiren rola izen bereko filmean. Irudian, filmeko fotograma bat. ©IRATI FILMA

'Irati' filmak 105.000 ikusle izan ditu Euskal Herrian bost astetan

Ainhoa Sarasola

Otsailaren 24tik, beste 37.500 lagunek ikusi dute filma Euskal Herritik kanpo. Estreinaldiko asteburuan euskarazko lan batek inoiz izaniko daturik onenak bildu ditu Paul Urkijoren filmak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...