Albistea entzun

Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

Noiz ohitu ote

Osasun langile bat, joan den urtean, Gurutzetako ospitaleko ZIUko gela batean.
Osasun langile bat, joan den urtean, Gurutzetako ospitaleko ZIUko gela batean. MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Ane Pescador - Donostia ospitaleko erizaina

2021eko maiatzak 2

Arratsaldeko txandan sartu berri naiz. Partea jasotzen ari gara Erizaintzako ikaslea eta biok, gaur eramango ditugun gaixoen eboluzioak, alegia. Azken hilabetean eraman dugun gaixoak goiz oso txarra pasatu duela esan digute, bizitzari eusteko indarra agortzen hasia zaio, eta oraingoan gaitza atera da irabazle, atzera-bueltarik ez duten sintoma errefraktarioak ditu, eta agonian sartzen hasia da. Morfina gehitu diote eta badirudi horrekin goizean pasatutako une txarrak arindu zaizkiola.

Gure gaixoak agurtzera pasatu gara, nola dauden ikusi nahi dugu. Goiz txarra igaro duen gaixoaren logelan sartu garenean arnasestuka hasi da berriz ere, bere toraxa gora eta behera dabil, abiadura bizian, hogei minutuz urperatuta egon ostean arnasten hasiko litzatekeenaren esfortzu maila beraz. Begirada galdua du, begiak zuri. Bizkor goaz lasaituko duen medikazio bila, medikuari ere deitu diogu. Inork ez du sufrimendu segundo bakar bat ere merezi. Gaixoaren senarrak begietara begiratzen nau; begiak gorri ditu, negar zotinka hastear da. Sentimendu kontrajarriak ditu, ez dio emazteari inolaz ere ihes egiten utzi nahi, baina sufrimendu hori lehenbailehen amaitzea nahi du, eta badaki bizirik jarraitzeak sufrimendua besterik ez diola ekarriko. Errudun sentitzen da, berekoi antzematen duelako bere burua bere emaztearen eskutik ordu luzean helduta jarraitu nahi izateagatik, eta aldi berean ez duelako ulertzen nola «desiratu» nahi izan dezakeen bere emaztearen heriotza bizkor iristea. Lortu dugu medikazio pixka batekin eta oxigeno maskara berriarekin gaixoa lasai uztea. Gelatik medikua, ikaslea, gaixoaren senarra eta laurok irten gara. Medikazioaren efektua geroz eta laburragoa izango dela azaldu dio medikuak senarrari, efektua pasatzen denean sintomak geroz eta okerragoak izango direla, atzera-bueltarik ez dagoela. Eta gaixoaren nahiei erantzunda, familiarekin adostuta, sedazioa hasi dugu. «Sedazioa agonian» irakurri dut beste behin ere medikuaren txostenean, eta orduan jabetu naiz zeinen merke erabiltzen dugun agonia hitza egunerokoan.

Ikaslea eta biok gaixoaren azken orduak sufrimendurik gabe pasatzen lagunduko dion medikazioa prestatzera goaz, eta une hori erabili dut ikasleari benetan sedazioa jartzera etorri nahi duen galdetzeko, ea prest sentitzen den, berak ere azken hilabetean gaixo honekin harreman handia egin duelako. Baietz esan dit, gaixoa duintasunez joaten ikusi nahi duela. Sedazioa jartzen dugun unea gaixoari eta senideei haien zalantzak argitzeko erabili dugu.

Bi ordu pasatu dira eta familiak hots egin digu: gaixoak ez du arnasten. Elektrokardiograma egin eta heriotza ziurtatu dugu. Senideekin anekdota goxoak konpartitu ditugu, haien negarrak entzun, konpainia egin.

Orain hildakoa prest utzi behar dugu ehorztetxeak eraman dezan. Azken hilabetean eredu eta borrokalari izan den emakumearen gorpua dut esku artean, hilik, egiten ditudan mugimenduen menpeko, hotz, arnasarik gabea. Ondoan dut Erizaintzako ikaslea, profesionaltasunez, momentuari eusten. Eta orduan galdetu diot neure buruari zein unetan ohitu ote nintzen heriotzara, zein unetan normalizatu nuen neure egunerokoa izango zela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hego Euskal Herriko ostalariek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herri osoa arintze fasean izanen da bihartik aurrera

Ion Orzaiz - Mikel P. Ansa - Paulo Ostolaza

Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak arindu ditu, epaileen irizpideei men eginda. Hegoalde osoan libre izanen dira joan-etorriak. Txibitek ostalaritza irekitzeko plana aurkeztu du

Berhokoirigoin, bakegileen ekitaldi batean. ©Bob Edme

Mixel Berhokoirigoin hil da

Berria

Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da. Euskal Herriko Laborantza Ganberaren sustatzaile eta lehendakari izan zen, eta azken urteetan Bakegile ezagunetako bat. 

→ Berria jakin eta berahala zabaldu dira atsekabe mezuak

→ Berhokorigoinen ibilbidea, argazkitan.

→ Haren hitzetan, BERRIAn egindako elkarrizketen bilduma.

Donostiako ospitaleko larrialdietako sarrera. ©GORKA RUBIO / FOKU
‘COVID-19aren Liburu Zuria’-ren aurkezpena, atzo, Bilbon. ©Aritz Loiola, Foku

Aro beltzerako liburu zuria

Gotzon Hermosilla

Zenbait arlotako 40 ikerlarik baino gehiagok 'COVID-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute. Jakintza arlo askotatik aztertu nahi izan dute pandemiak ekarritako egoera. 175 proposamen zehatz egin dituzte, «datuetan oinarrituta»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna