martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Afganistandik kanpo AEBak

2021eko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Egon ote da azken hamarkadotan AEBek sortu eta irabazi duten gerrarik? Historialari askoren iritziz, II. Mundu Gerra izan zen estatubatuarrek irabazitako azkena. Luzea da porroten zerrenda: Korea, Vietnam, Afrikako adarra, Afganistan, Irak... Eta 1945eko garaipen harrezkeroztik zenbat hildako, txiro eta txikizio eragin ditu arinki «munduko demokraziarik handiena» esaten diogunak.

Urteetan «terroristekin ez da negoziatzen» esaldi baltsamikoa lau haizeetara zabaldu arren, ezaguna da Barack Obama eta Donald Trump presidenteen bitartekariek ordu asko igaro dituztela talibanekin Afganistango irteera negoziatzen: ez talibanen irteera, estatubatuarrena baizik.

Zaila edukiko du Washingtonek azaltzea —errusiarrek ere amore eman behar izan zuten1992an leku berean—Afganistandik irabazle aterako direla. Talibanen esku geratuko da berriro Afganistan, eta bertako herritarren zoritxarrerako badakigu horrek zer esan nahi duen. Nagusiki talibanekin negoziatu baitute estatubatuarrek irteera, alegia, benetan agintzen dutenekin; ez Kabulgo gobernuarekin.

Eskubideak zapaltzen ari diren argudioa askotan erabili da inbasioak zuritzeko, baina ondo asko dakigu arrazoi bakarra geoestrategiakoa eta ekonomikoa dela. Egon behar du beste modurenbat, zapalkuntza horiek amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.