Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Betiko alardea

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Emakumeak soldadu gisa onartzen ez dituen alardeari deitu izan zaio betiko alardea. Baina duela 26 urtetik Hondarribian alardea ez da betikoa —eta Irunen ere ez—. Zorionez, ez da betikoa, emakumeek pauso ausarta eman eta desfilatzeari ekin ziotenetik giza eskubideetan eta berdintasunean aurrera egin duelako. Tamalez, bestalde, ez da betiko alardea, oraindik ere, 26 urte pasatu arren, emakume izateagatik, desfilatzen ari diren soldadu batzuek irainak jasotzen dituztelako, txaloak jaso beharrean.

Alardea herria biltzen zuen ekitaldi bat zen orain 26 urte arte; herritarren erdiei eskubidea urratzen zien ekitaldi bat, bai, baina txalo artean herria goitik behera igarotzen zuena. Txalo horien artetik igarotzeko eskaera egin zuten zenbait andrek orain mende laurden; eskubidea zuten haiek ere gizonen pare desfilatzeko.

Jaizkibel konpainiarekin eman zuten emakumeek pauso hori, orain 25 urte, eta hurrengo ostegunean emakumeek hari esker izango dute euren eskubideak gauzatzeko aukera berriro.

Bestalde, guztien eskubideak errespetatuko lituzkeen betiko alarde bat berreskuratzeko urratsa egin nahi izan du aurten Guztion Alardea taldeak, 64 emakumek beste konpainietan parte hartzeko eskaera eginez. Ezezkoa jaso dute. Betiko alardea aldarrikatzen duten horiek dira alarde baztertzailea betikotu eta alardea betiko jai giroan egitea eragozten dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.