martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Zuloak mozalean

2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Behin eta berriro errepikatu arren, ez da egia denok berdinak garenik legearen aurrean. Egiazkotasunaren printzipioak dio, auzi batez erabakitzeko orduan esate baterako, lehentasuna daukala autoritatearen hitzak, bat ez datorrenean herritarraren hitzarekin. Nork eman dio kolpea nori? Poliziak manifestariari edo manifestariak poliziari? Poliziarentzat nahikoa da bere hitza; manifestariak, aldiz, frogatu egin beharko du kolpea eman duen bakarra polizia izan dela.

Oraindik indarrean dagoen aspaldiko mentalitate hori oinarri hartuta egin zuen PPk 2015ean herritarrek mozal legea esaten diotena; polizia sindikatuen eta justiziaren munduko kiderik kontserbadoreenen ideologia zigortzailearen neurrira eginda.

Protesta handiak izan dira lege horren aurka, lehenagotik zeukaten baino indar handiagoa ematen zielako poliziei, ia batere babesik gabe utziz herritarrak. Adibide argi bat: gure begiekin ikus ditzakegu polizien abusuzko esku hartzeak manifestarien aurka, baina ezin ditugu grabatu eta, are gutxiago, zabaldu. Itxurazko arrazoia? Poliziak arriskuan jartzen zirela. Benetako arrazoia? Ekiditea abusua egin duten polizia horiek justiziaren aurrera eramatea.

Kosta zaie 2019an Espainiako Gobernua osatu zuten PSOEri eta Unidas Podemosi EAJren proposamena onartu eta lege horretan aldaketak egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.