inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Pirinioak

2022ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Ez du bilaketa eta arakatze handirik egin behar izan kazetariak bere ustea egiaztatzeko. Ingelesezko, gaztelaniazko eta frantsesezko Wikipedietan bilaketa erraz bat eginda, gure gertuko munduan Pirinioen inguruan duten ezagutza eta ikuspegia zein den berretsi du berehala: mendiok Frantziaren eta Espainiaren arteko muga «naturala» egiten dutela dio Espainiako Wikipediak. Antzeko hitzak besteetan ere.

Bi estatuen arteko gatazketan rol bat jokatu dute Pirinioek, nola ez. XVII. mendean bertan sinatu zuten 30 urteko gerraren amaiera ekarri zuen hitzarmena. Faisaien uhartean, Bidasoa euskal ibaiaren erdi-erdian. Geroztik, sei hilabetez Frantziarena da uharte txikia, eta beste sei hilabetez Espainiarena.

Baina Pirinioek, banatu baino gehiago, elkartu egiten dituzte Euskal Herria eta Katalunia. Mendien bi magaletan bizi dira euskaldunak eta katalanak, eta, mendiak, bereizi ez, eskua luzatu die garai gatazkatsuetan, erbestera joateko edo babesa bilatzeko uneetan.

Mendiotan asko ibili direnak erraz jabetu izan dira zenbateraino diren Auñamendiak euskaldunen eta katalanen mendiak. Eta zeinen gertu dauden Euskal Herria eta Katalunia, Pirinioetako lerro gorabeheratsuari jarraikiz.

Gaur elkarri eskua emango diote Euskal Herriak eta Kataluniak. Euren etorkizunaren jabe izan nahi dutela esango diote munduari. Pirinioetako ilunpean, argi izpi bat piztuko diote burujabetzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.