Albistea entzun

'Axularren gerizapean'

Argazkien soslaiak

Idazlea: Kepa Altonaga. Argitaletxea: Pamiela.

Asier Urkiza -

2023ko martxoak 19

Kepa Altonaga biologoa da ikasketaz, ikertzailea eta EHUko irakaslea. Saiakeraren eta dibulgazioaren arloan ere nabarmendu izan da. Euskarari eta euskal literaturari buruzko liburuetan aipagarria da, adibidez, 2015eko Back to Leizarraga, euskarazko prosaz diharduena. Bere saiakerek badute, nire irudiko, egitura berezia. Gertaera txikietatik abiatu ohi dira, handik fokua zabaldu, eta ostera ere hasierako puntura iristeko. Axularren gerizapean liburuan 1925eko irailaren 17an Saran ospatutako Axularren Eguna da abiapuntua. Horixe baliatzen du Altonagak orduko —alegia, XX. mende hasierako— euskal letren giroan arakatu eta zenbait soslai ezezagun eta osatugabeak argitaratzeko.

Izan ere, liburuko gai nagusietako bat da euskal literaturaren barruko irteera nuluena. Hau da, Altonagak, Axularren Eguneko argazkiari tiraka, orduko idazle batzuen ibilbidea aztertzen du, azaldu nahian-edo zergatik zaizkion gehienak arrotz egungo irakurleari. Denboran atzera eta aurrera jauziak egin eta garai hartako beste hainbat bilera aipatzen ditu, partaideek Axularren lorratzari zenbateraino jarraitu ote zioten ikertzeko asmoz.

Egileak gordin azaltzen du liburuko idazleen profil ideologikoa, zeina berebizikoa baita bakoitzaren ibilbidea ulertzeko, pentsaera politikoak ezaugarritutako hamarkada horietan. Ikusmira etsigarria, zinez, kontserbadurismoa jaun eta jabe baitzen. Ñabarduretarako tartea dago, baina, eta horretan tematzen da Altonaga. Giro orokor hori euskal literaturak bizi zuen egoera prekario eta azpiratuaren ondorio dateke, euskararen prestigio faltarekin eta oro har euskal literaturaren endekapenarenarekin zerikusi zuzena duena. Autorea entseatzen da kontserbadurismo giro horri zertzeladak eransten, herdoilaren artean erreskatatzeko modukorik topatzen eta, batez ere, euskal literaturaren berandutze horren taxuzko arrazoiak aurkitzen.

Hori horrela, liburuak prosa bizkor eta galaiz zehazten ditu hainbat soslai jakingarri, hala nola Maddi Elizaga frantsesez idatzi zuen idazle saratarrarena —bide batez esanda, Action Française frantziar alderdi ultraeskuindarreko jarraitzailea—. Haren ifrentzu litzateke Tene Mujika debarra, Elizaga ez bezala, euskarari atxikia eta abertzalea, atzerakoi sutsua ere izanagatik. Horiek liburuko argazkietan dakuskigun emakume bakarrenetakoak, garai hartako giroaren erakusle.

Bestalde, pertsonaia saldoa pasarazten du Altonagak irakurlearen begietatik, horietako batzuk zeharo bitxi eta kitzikagarriak, Juan Bautista Bilbao Batxi itsasgizon eta Lehen Mundu Gerrako kronikagilea, kasurako. Eta, jakina, Jean Etxepare medikua, epelagoa aberri eta eliz kontuetan, kultura garaikidearekin lotuagoa. Azken finean, horixe du meritua liburuak, euskal literatura bera eta orduko idazleen gorabeherak marko unibertsal batean kokatzen ahalegintzen dela, bere on eta gaitz, oro har literatur kalitate urriko lanekin, sarritan ideologia atzerakoienen babesean. Historia horietan guk geuk arakatu behar, ordea, alea lastotik bereizi nahi badugu behintzat. Ez da lan makala.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Peru Galbete, Iruñean, Baluarten. ©Jagoba Manterola / Foku

Joxan Artzeren obra interpretatu du Peru Galbetek bere film berrian

Uxue Rey Gorraiz

Bide bazterrean hi eta ni kantari du izena film laburrak. Iruñeko Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean plazaratu dute lehenbiziko aldiz.

Euskadiko Orkestraren entsegua, Varsoviako Filharmonia Narodowa auditoriumean. ©Miren Mujika Telleria

Oihalaren atzeko lan musikala

Miren Mujika Telleria

Egindako lana erakusteko gogoz iritsi da Euskadiko Orkestra Poloniara. Lan hori fintzeko, baina, entsegu orokorra egin dute biraren lehen geltokian: Filharmonia Narodowa auditoriumean. Varsoviako lanak amaituta, hiru emanaldi dituzte aurretik: Wroclawn, Krakovian eta Katowicen.

Jaialdiaren antolatzaileak eta bertan parte hartu behar duten sortzaileetako batzuk, gaur, Bilbon. ©Gutun Zuria

Anjel Lertxundiren eta Adan Kovacsicsen arteko solasaldiarekin hasiko da Gutun Zuria, gaur

Mikel Lizarralde

Larunbatera bitartean, idazleen elkarrizketak, hitzaldi musikatuak, eztabaidak, tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste, Bilbon.

 ©MARKEL ONAINDIA

«Euskara berreskuratzeko asmoz hasi nintzen idazten»

Markel Onaindia

Hogei urte dira Kuban bizi dela, eta han ondu ditu, letraz zein irudiz, orain arte eman dituen zortzi ipuin liburuetako gehienak. 'Francisco de Garayren urrea' du lanik berriena.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...