Futbola. Espainiako Kopako finala: Athletic-Bartzelona

«Galdu ala irabazi, beti Athletic»

Talde zuri-gorriak ez du arantzarik kendu Madrilen, baina Bilboko zaleek esperantzari eutsi diote azken momentura arte, eta taldearen jokoa ospatu dute. «Bi final jokatu ditugu, ez dago batere gaizki».

Bilbo
2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Tentsioak negarra ekarri zuen atzo Bilbora. Esperantzaz hartu zuten Kopa finala Athleticeko zaleek, baina Bartzelonak lehen zatian sartutako hiru golek horiek guztiak zapuztu zituzten.Partida zaila izango zela bazekiten ere, esperantzari amaiera arte heltzen zaio beti eta hala egin zuten zale zuri-gorriek, Messik lehen zaian hirugarrena sartuta bazuen ere. «Galdu ala irabazi, beti Athletic!», zioten San Mames bete zuten zaleek. Partiduko azken momentura arte, Bai berton, bai Bilboko kaleetan partida ikusten zenbiltzatenek, ilusioari eutsi zioten luzez eta, hala, ez zuten begirada kendu pantaila erraldoietatik minutu batez, nerbioei heldu ezinik..

Kolore zuri-gorriek Bilboko kaleak jantzi zituzten goizeko lehen orduetatik. Tabernetan, Athletic zen mintzagai nagusia, kafea hartu eta bitartean Europako Ligako finala gogoan zuten bezeroek: «Urduriegi irten ziren, presio handipean, oraingoan, Bartzelonaren aurka ezingo dira fidatu eta hasiera-hasieratik borrokara irten beharko dira, trankil baina kementsu», zioen Henao kaleko taberna batean hamaiketakoa hartzen zebilen bezeroak,

Orduak aurrera egin ahala, termometroetan graduak nabarmen igo ziren, 38 gradu inguru markatzen zituen, 17:00etanArenalekoak. Horretan zerikusirik izan zuen lurrak eta kaleak estaltzen zituen su gorriak, izan ere, Athletic zaleen ilusioak eta parrandarako gogoek giroa berotzen hasi zuten goiz. Eta hirian zehar jarritako hamaika pantaila erraldoien aurrean lekua hartzen hasi ziren goiztiarrenak, ogitartekoak eta edatekoa prest partidabehar bezala ikusteko.

Poteo giroa nagusi,zaleek Alde Zaharreko kaleak eta Pozas kalea bete zituzten egun osoan.«Hemen naiz hau historikoa delako», aitortu zuen pozez Eider Garciak.James Fanning irlandarrak ez du sekula horrelako afiziorik ikusi, «Itzela da, Irlandan futbol talderen batek finala kanpoan jokatuko balu ez zen hemengoa bezalako girorik sortuko». Pozasen zen Yvonne Fernandezek irabazteko esperantzaz zen: «Irabaziko dugu, oso baikorra naiz, jendearen artean ezkortasun handia badago ere».

Parranda giroa nagusi bazen ere, aldarrikapenetarako tarte ere izan zen eta Iñigo Cabacas gogoan izan zuten atzo Bilboko kaleetan, beste leku batzuen artean, Bilbo Zaharrean, haren omenezko pankartak izan ziren.

San Mames, orroka

Dantzan hasi zen San Mames 20:30ak pasatxo, Oihan Vega aurkezleari eta Rafa Rueda, El Menton de Fogarty eta Zea Mays taldeei jarraiki. Ez zuten eginkizun zailik izan giroari heltzeko, San Mames bere onenetan baitzegoen ordurako. Guztiek Cabacas ekarri zuten gogora eta omenaldi txikia egin zioten. Tentsioa bizi izan zuten Katedralean lehenengo momentuetatik, Pedroren lehen golak San Mames zutitu zuen lehoiak animatzeko. Gora egiten zuten zaleek jokalariak defentsan eta erasoan ari ziren bakoitzean; baina Messiren hirugarrenak isiltasuna ekarri zuen une batez, izan ere, uneko kontua baino ez zen izan, eta bilbotarren jokaldiek gora ekarri zituen behin eta berriz San Mamesko, zaleak.

Bigarren denboran tentsioa nagusitu zuten, esperantzak zaleen begiradak piztu zituen lehoien gol aukera bakoitzak baina esperantzak, tristura bihurtu ziren azkenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.