andoni egana
HITZ ETZANAK

Orain?

2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Bi taberna-jabe etxera bidean, duela pare bat aste. Astegun buruzuri bateko iluntzeko bederatziak. «Imajinatzen orain, dena libre utzi, eta lehengo ordutegietara itzuliko bagina?». «Puf! Ez dut pentsatu ere egin nahi! Ordu honetan afariak ateratzen hasiko ginateke. Prestatu, zerbitzatu, bukatu zain egon. Handi-aurkiak jaso gero... terrazako mahaiak sartu... Ezta pentsatu ere. Ni ez nintzateke gauza!».

Urtebetean baldintza gogorretan egin dute lan. Zortzietan itxi, eta porru eginda itzuli dira etxera. Gutxiago egiteko gehiago egin behar horrek akitu egin ditu. Nork-noiz tabernako atea gurutzatzen duen erne ibili behar; mahaiak garbitu behar aldiro; kargu hartu behar legearen arabera egoki ari ez diren bezeroei; errieta egin behar bati baino gehiagori... Dena izan da behar. Dena izan da lan.

Orain, normalidadea ulertzeko bi moduren arteko bidegurutzean aurkituko dira. Legeek aukera ematen duten heinean lehen-lehengora itzul daitezke, «askorekin ere aski ez» hartara. Edo azken urtebeteko martxari gustua hartuko diote eta «asko ez, baina aski» hau hobetsi. Bakoitzak duen asko eta aski-ren kontzeptuak, nagusien adinak eta sasoiak, aldi baterako erregulazioan egon diren langileekiko sentiberatasunak... izango dute zerikusirik erabakian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.