Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Gurasoen ahalaren baitan

2022ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Euneizek badu jada Eusko Jaurlaritzaren baimena unibertsitate jarduera abiatzeko. Unibertsitate pribatu bat gehiago izango da Euskal Herrian. Egungo eskaintza osatuko duela argudiatu dute haren aldekoek, osagarri izango direla eskaintza pribatua eta publikoa. EHUko gehiengo sindikala, ordea, egitasmoaren kontra agertu da. Jada publikoan eskaintzen diren hainbat ikasketa bikoiztuko direlako, eta eskaintzen diren berri horiek unibertsitate publikoak eskaini beharko lituzkeelako. Euneiz «eliteentzako» unibertsitatea izango dela salatu dute.

Eta galderak pilatzen dira. Benetan beharrezkoa da beste unibertsitate pribatu bat sortzea? Gizartearen beharrei erantzuten al die, jakinda gradu berdinak eta antzeko masterrak eskaintzen direla jada beste euskal unibertsitate batzuetan? Nori zuzendutako unibertsitatea da, matrikula 8.000 euroren bueltan ibiliko dela jakinda? Euskarak izango al du tokirik bertan?

Eta bat gehiago: ikasketa berberak unibertsitate ezberdinetan egiten dituzten bi ikaslek aukera berak izango al dituzte lan munduan sartzeko? Gurasoen edo familien ahalmen ekonomikoak baldintzatuko du ikasle batzuen zein besteen etorkizuna, eta dagoeneko horren adibideak badira soberan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.