Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Errublo gehiago Georgiarentzat

Protestak Tbilisin, hegaldiak berrezarri zituztenean.
Protestak Tbilisin, hegaldiak berrezarri zituztenean. ZURAB KURTSIKIDZE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Arrieta -

2023ko ekainak 4

Lau urteko etenaldiaren ondoren, Georgiaren eta Errusiaren arteko lehen hegaldi zuzena maiatzeko azken astean abiatu zen Moskutik. Errusiako Gobernuak 2019. urtean erabaki zuen hegaldi zuzenak debekatzea, Tbilisin Errusiaren aurka gertatutako manifestazio eta istiluen ondoren. Une honetan, Putinen gobernuak debekua bertan behera zergatik utzi duen azaltzeko hainbat arrazoi aipatu dira: Georgiako oposizioak dio Putinek gobernuari egindako oparia izan dela; alegia, Ukrainari armak ez emateagatik eta Mendebaldearen zigorrekin bat ez egiteagatik turismo errusiarraren iturria berriro ireki dutela Kremlinetik. Beste batzuek diote Putinek Ukraina galdu eta Asia Erdialdeko herrialde gehienekin harremanak hoztu ondoren, lagun bila dabilela Errusiako presidentea, eta hori egiteko Georgiarekin harremanak hobetu nahi dituela. Hegaldi zuzenak baimentzeaz gain, Errusian sartu nahi duten georgiarrei bisatua eskatzeko baldintza ere bertan behera uztea erabaki du Errusiako Gobernuak. Errusiako komunikabideen aburuz, georgiarren eta errusiarren bidaiak erraztu nahi ditu Moskuk. Besterik ez.

Arrazoiak arrazoi, Georgiako Gobernuak pozik hartu du erabakia onura ekonomikoak ekarriko dizkiolako. Europako Batasunak, ordea, gogor kritikatu du Tbilisiko gobernua, EBk Errusiako hegazkinei ezarri dien debekua ez duelako mantendu. Gainera, Errusiako hegazkinei ateak irekitzearekin, EBn sartzeko prozesua arriskuan jarri duela ohartarazi dio. Ikusteko dago ohartarazpenak eraginik izango duen prozesua lehenagotik ere arriskuan baitzegoen. Hots, joan den urtean EBk baztertuta utzi zuen Georgia hautagai izateko herrialdeen zerrendan; «hautagai posiblea» estatusa eman zion Georgiari. Ukraina, Moldavia eta Bosnia eta Herzegovina, ordea, «hautagai» izendatu zituen. Ukrainak eta Moldaviak bezala, Georgiak ez du bere lurraldearen zati bat kontrolatzen —%20 Errusiaren okupaziopean dago—. Gainera, ustelkeria eta garapen ekonomiko kaskarrak dituzte hirurek, baina Bruselak Ukraina eta Moldavia lehenetsi ditu. Diru laguntzak banatzeko orduan ere agerikoa da arrakala. Dena den, urruntzea ez da alde batekoa izan; Tbilisiko gobernuak ere Europako Batasunak eskatu dizkion erreformen aurkako hainbat neurri hartu ditu; garapen demokratikoen alorrean, bereziki. Europako Batasunak Georgiaren hautagaitzari atea erdi ireki bakarrik egin dionean etorri da Moskuren oparia. Kaukasoko herrialde horretako hamar biztanletik zortzik EBko kide izan nahi dute.

Sobietar Batasuna desagertu zenetik, bost aldiz eten dira Errusiaren eta Georgiaren arteko hegaldi zuzenak: bitan Georgiako Gobernuaren aginduz, eta gainontzekoetan Moskuk aginduta. Inork daki abian jarri berri den Mosku eta Tbilisiren arteko aire konexio zuzenak, oraingoan, zenbat denbora iraungo duen. Hegaldi zuzenei esker, uda honetan milaka turista errusiarrek eta azken hilabeteetan Errusiatik alde egin duten erbesteratuek elkarren ondoan gastatuko dituzte errubloak Itsaso Beltzeko hondartzetan eta Kaukasoko mendietan. Errusian bizi diren 100.000 georgiarrei dagokienez, hegazkinik aldatu gabe eta txartel merkeagoekin, jaioterrira maizago bidaiatuko dute Errusian urtean zehar irabazitako errubloak inbertitzeko. Errublo horiei guztiei esker, Georgiako ekonomiak gora egiten jarraituko du.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Haur bat Can Atalay diputatuaren irudi batekin, maiatzaren 1eko protesta batean, hura aske uzteko eskatzen. ©#BARRA_ABILDUA#CANATALAY

Legegintzaldia espetxetik

Lara Villalon

Can Atalay ezkerreko parlamentaria preso dago iazko maiatzetik, 2013an Istanbulgo Taksim plazan izan ziren protestetan parte hartzeagatik, Turkiako Gobernuaren kontra. Auzia justiziaren politizazioaren ikur bihurtu da herrialde hartan.

 ©OSKAR EPELDE

«Afrikaren menpekotasun aroa amaitzen ari da»

Oskar Epelde Juldain

Touoyemen arabera, kontinenteko liderren belaunaldi berri batek «forma eman nahi dio bere patuari». Eta sistemaz gogoeta bat plazaratu du: «Afrika demokratizatu behar da, ala demokrazia afrikartu?».
Armeniako Gobernuaren kontrako manifestariak, gaur, Erevanen. ©ANATOLI MALTSEV, EFE

Paxinianen dimisioa eskatu dute milaka herritarrek, «traidore» oihu artean

Gorka Berasategi Otamendi

Armeniako hiriburuan egin duten protestan, manifestariek lehen ministroari egotzi diote ez esku hartzea Azerbaijanek Karabakh Garaiari egindako erasoaren aurrean.

ERCko eta JxCko ordezkariak txaloka, atzo, Kataluniako Parlamentuan ebazpen bateratu bat onartu ondoren. ©Q. GARCIA / EFE

Erreferenduma, negoziaziora

Gorka Berasategi Otamendi

ERCk eta JxCk Sanchezen inbestidurarako baldintza ezarri dute: erreferendum baten alde «lan egiteko» konpromisoa hartzea. PSCk gaitzetsi egin du, eta bozak errepikatzeko aukera aipatu du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...