Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Legeak eta borondatea

2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Eskualdeko hizkuntzak babesteko eta sustatzeko» legea, hizkuntza gutxituen aldeko legea edo Molac legeabozkatuko dute gaur Frantziako Asanblea Nazionalean. Bretainiatik abiatutako lege proposamenak izango du eragina gurean ere. Izaten ari da dagoeneko, Ipar Euskal Herriko senatari eta diputatuak legea onartzeko lanean aritu baitira. Legeak, onartuko balitz, orain ez dauzkan babesa eta lekua emango dizkio euskarari. Hezkuntzari dagozkion artikuluetan dago gakoa, lehen aukeran ziren egiteko batzuk derrigortu egingo baititu: eskola publikoak sail elebiduna izatera derrigortuko ditu; murgiltze eredua finkatu egingo du; eta, haien herrian euskaraz ikasteko aukerarik ez delako haurrek inguruko herrietako ikastetxeetara joan behar badute, ikastetxe horiei laguntzera behartuta egongo dira herriko etxeak.

Legea onartzen badute, aukera batzuk irekitzen dira. Baina lege horrek ez du ezer ekarriko gero betetzen ez bada. Duela bi aste salatu zuen Euskararen Geroa elkarteak gaur egun legez onartuta dagoen ordu parekotasunetik «urrun» dagoela egoera eskola elebidunetan. Eta hizkuntza politika hitzarturik eta eraginkorrik ez izatearen ondorio dela hori. Lege hau izan daiteke politika horretarako urrats bat, baina, legeez gain, borondatea ere beharko da hezkuntza sisteman benetako aldaketak gertatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.