martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Oinarria zabaldu, zer bestela?

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kataluniaren independentzia nahi dutenen arteko eztabaidetan gehien erabilitako kontzeptuetako bat da: oinarria zabaldu. Ideia hori proposatzen dutenek —ERCko gehienek agerian, eta Juntseko eta CUPeko askok ahopeka— argudiatzen dute hori dela 2017ko urriaren 1eko erreferendumetik atera beharreko ikasgaietako bat. Alegia, hura oso ondo eginda zegoela, orduan hura egitea egokitzen zelako; baina, ikusiak ikusi, ezin dela errepikatu osagai berekin. Alde bakarreko prozesuak, metropoliak behin eta berrio uko egin diolako irtenbide adostuari, herritarren babes kuantitatibo handiagorekin egin behar direla, arrazoiaren indarrari atea ixten dion nazioarteko komunitateak zailago eduki dezan hurrengoan bere immobilismoan segitzea. Horixe egin baitzuen orduan Europako diplomaziak.

Zein da, ordea, horratx aurreko estrategiarekin ados ez dagoen sektorearen salaketa, oinarria zabaltzearen ordainsaria? Erantzun erraza daukan taxuzko galdera da, baina errezelo sortzailea independentziazale askorentzat: lana, lana eta lana. Ez dago ordainsaririk; aitzitik, erronka da haien buruari.

Hori da Oriol Junquerasek atzo argitaratu zuen artikuluaren testuan datzan estrategia: proiektuaren alde jende gehiago bildu beharra dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.