martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Diruaren Superliga

2021eko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Irudika al dezakegu Real Madril futbol taldea Espainiatik Erromara aldatu delako Roma del Re deitzen, eta arrazoi beragatik Manchester United Paris Unis izenarekin? Ez, noski, talde horiek oso sustraituta daudelako beren herrietan. Gertatzen den arte.

Bada horixe bera egin dute AEBetako NBAren historian 15 saskibaloi klubek: Minneapolis Lakers zirenak Los Angeles Lakers dira 1960tik; San Diego Rockets taldea Houston Rockets da 1971tik; orain Golden State Warriors dena Filadelfia Warriors eta San Frantzisko Warriors izan zen lehenago... Hiriz hiri, beti dirua itsasargi. Frankiziak esaten diete.

Non bukatuko da Europako gizonezko futbolaren talde nagusiek, azken urteotan imintzioka ibili ondoren, sortzear daukaten klub elitisten Superliga? Diruak zehaztuko ditu bidearen luzera eta izaera, etekinak direlako enpresatik gero eta gehiago daukaten talde horien arrazoi nagusia. Ikusi besterik ez dago azkenaldian futbolarekin harremanik ez daukaten negozio esparruetan nabarmendu diren zenbat kudeatzailefitxatu dituzten talde horiek, enpresa egitura sendotzeko.

Zer eragin eduki lezake, aurrera ateraz gero, Superligak gure herriko talde profesionaletan? Pobretu egingo dira estatu bakoitzeko ligak, izarrez betetako lehiaketa berriak bereganatu egingo duelako babesleen eta telebista eskubideek sortutako diru kopuru nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.