inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Eskubidea gauzatuz

2022ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Euskarazko brebetako azterketak zuzentzen aritu ziren atzo Baionan. Hezkuntza Ministerioak probak euskaraz erantzuteko emandako debekua ez zuten onartu Seaskako ikasleek, eta aurrera eraman zuten euren deliberoa. Badaukate horretarako eskubidea. Frantziako Gobernuak ez die aukerarik ematen euskaraz egindako ikasketak hizkuntza berean amaitzeko, nahiz eta jakin horrek kalte egiten diela eta desabantaila eragiten diela proba egiten duten gainerako ikasleen aldean. Eta, gainera, funtsezkoena: euskaraz ikasi eta bizitzeko borondatea duenak eskubidea dauka horretarako.

Arrazoi askorengatik, eredugarria da Seaskako ikasle, irakasle, guraso eta komunitateko kideak egiten ari diren borroka. Administrazioaren debekuen eta traben gainetik, hizkuntza gutxituetan bizi nahi duten herritarrek dituzten eskubideak gauzatzeko erabakia hartu dute euren gain. Zaila eta gogorra izanik ere, entzun nahi ez duen administrazioari ez baitago beste modurik mezuak helarazteko.

Aldarrikapen hori ulertzen da Euskal Herrian, eta gero eta gehiago baita munduan ere. NBEk Frantziari ohartarazpena egin berri dio hizkuntza gutxituekin duen jarrerarengatik, zenbait herritarren eskubideei «kalte» egin diezaiekeelako jarrera horrek. Denbora kontua da mezu hori Parisko agintarien bulegoetara iristea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.