Emozioa falta zaio Cary Fukunagak haur soldaduez eginiko pelikulari

Veneziako Zinemaldian aurkeztu du 'Beast of No Nation'.Ikusleak hunkitu ditu protagonistarena egiten duen umeak, Abraham Attahek

Agentziak
Venezia
2015eko irailaren 4a
00:00
Entzun
Afrikako haur soldaduei buruzko filma da Beast of No Nation, jatorri nigeriarreko Uzodinma Iweala idazleak 2005ean kaleratutako izen bereko liburua oinarri duena. Abraham Attah 14 urte haur ghanatarrak egiten du Agu protagonistarena, eta haren interpretazioa gogoz txalotu zuten atzo Veneziako Zinemaldian. Sail Ofizialean lehiatuko da pelikula, eta,Cary Fukunaga zuzendariaren esanetan, «bidaia emozional» bat eskaintzea izan du asmo. «Ikusle bakoitzak, gero, bere ondorioak atera ditzala». Baina egin zitzaion harreragatik, hain zuzen ere, horixe falta zaio estatubatuarraren lan berriari, emozioa.

Zehaztu gabeko Afrikako herrialde batean kokatu du istorioa, eta, hasieran, arintasunez hurbiltzen da umearen dramara, baina, pelikulak aurrera egin ahala,gehiago sakontzen du. Aguk bere giro berrira egokitzeko dauzkan zailtasunen berri ematen du Fukunagak. Haurraren egitekoa da ahalik eta arerio gehien hiltzeaeta gerrillako buru bihozgabearen aginduak obeditzea. Idris Elbak jokatu du haurraren rola.

Sue Brooks zinemagile australiarraren Looking for Grace ere eman zuten atzo Sail Ofizialean. Grace 16 urteko nerabearen bizipenak abiapuntu gisa hartuz, familia bizitzearen zailtasunez mintzo da, nola umorez hala emozioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.