Albistea entzun

LEKU-LEKUTAN

Errefuxiatuak Belgikan

Dozena bat errefuxiatu inguru suaren bueltan bilduta Bruselako parke batean, iazko apirilaren 1ean.
Dozena bat errefuxiatu inguru suaren bueltan bilduta Bruselako parke batean, iazko apirilaren 1ean. S.E LECOCQ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Arrieta -

2023ko urtarrilak 22

Belgikako Gobernuak eman dituen datuen arabera, iaz 100.000 migratzaile erregistratu zituzten. Kopuru hori da urte baten sekula neurtu duten handiena. Horietatik hiru heren ukrainarrak izan ziren. Goizean goiz autobusetan eta metroan ikusten ditut; bereziki emakumeak, seme-alabak eskolara eramaten. Gehienek errusieraz hitz egiten dute euren artean. Ez naiz ezer galdetzera ausartzen, baina adi entzuten ditut. Euren elkarrizketetan eskolako ekimenei buruz edo gauzak merke erosteko dendez aritzen dira, eta frantsesez hitzen bat ere esaten dute, hemen hilabeteak daramatzaten seinale. Belgikan jasotzen ari diren laguntzaren inguruko kexarik ez dut entzun oraingoz. Belgikara milaka ukrainar etorri direnetik, ukraineraz hainbat telebista kate ikusteko aukera daukagu. Halaber, irrati-telebista publikoak ukrainerara itzultzen ditu errefuxiatuei buruz kaleratzen dituen albiste guztiak. Denda handietan ere zerbitzuei buruzko informazioa ukraineraz idatzita eskaintzen dute, eta matrikulan U hizkia duten kotxeei ez zaizkie aparkalekuetarako arauak aplikatzen. Lau ukrainarretik hiru etxebizitzetan bizi dira; gainontzekoak, beraientzat espresuki ireki duten asilo zentro baten.

Joan den urtean Belgikara iritsi ziren beste migratzaileen herena afganiarrak, siriarrak, palestinarrak eta burundiarrak ziren. Kaleetan ez ditugu ukrainarrak bezain erraz identifikatzen. Batetik, asiloa eskatzen dutenean, hamarretik zortzi errefuxiatu zentroetan sartzen dituztelako. Bestetik, komunikabideetan Afganistango eta Siriako egoera lazgarrien berri ematen ez dutenez, herritarrak beren sufrimenduarekin sentsibilizatuta ez daudelako. Asilo zentroetan tokirik ez dagoenean, ahaztutako gerretako iheslariek kalean egiten dute lo, eta hilabeteak daramatzate egoera horretan. Ondorioz, FEDASIL-ei, Belgikako asilo sistema kudeatzen duen agentziari, eguneko sei isun jartzen dizkiote nazioarteko babesa eskatu dutenen eskubideak urratzeagatik; hain justu, kalean lo egin duen pertsona baikotzeko 5.000 euroko isuna ezarri diote Belgikako Gobernuari. Errefuxiatuen egoera lazgarriak lotsagarri utzi du Belgika Europako Batasunean. Hala ere, gobernuak ez du lotsarik; hau da, gobernu federalak dio errua asilo eskatzaileena dela; Belgikara etorri direlako jakinik hemen migratzaileak eta errefuxiatuak artatzeko sistema gainezka dagoela. Negutik babesteko, mila errefuxiatuk eraikin bat okupatu dute Bruselan. Europar Kontseiluak salatu du bertako baldintzak Libiako kanpamentuetakoak baino okerragoak direla.

Belgikak asilo eskatzaileekiko eskuzabala izateko tradizioa dauka. Dena den, azkenaldian gauzak asko aldatu dira hemen, Europako Batasuneko beste herrialde askotan bezala. Hain zuzen, 2015ean hasi ziren aldatzen, errefuxiatu olatuaren ondoren. Gobernu federalak eta Flandriako Gobernuak asilo politikak eta migratzaileentzako laguntzak gogortzen hasi ziren, Flandrian eskuin muturra hauteskundeetan gora eta gora egiten ari zela. Ukrainarrek , zorionez, ez dute Belgikan gertatu den aldaketa sumatu. Izan ere, 2015. urtearen aurretik errefuxiatuei ematen zitzaien pareko laguntza duina jasotzen ari dira, momentuz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Grande Syntheko kanpalekuaren irudi bat, Dunquerqueko basoan. ©MARTA MAROTO

Erresuma Batura iristeko azken itsasoa

Marta Maroto

Mila migratzaile inguru bizi dira gaur egun Calaisen eta Dunquerqueko basoan jarritako Grande Syntheko kanpalekuan. Frantziako Poliziak ebakuazioak egiten ditu tarteka, objektu pertsonalak eta kanpadendak konfiskatzeko.
Brigitte Lips, bere etxeko sukaldean, Calaisen. ©MARTA MAROTO

Brigitte Lips, Calaisko 'amona'

M. Maroto

Brigitte Lips frantziarra da, erretiratua, eta 67 urte ditu. Hogei urte baino gehiago daramatza laguntza ematen pasaeran doazen migratzaileei, Calaistik abiatuta Mantxako kanala zeharkatu nahi dutenei.
Orduak pasa ahala, Nova Kakhovka herria urak hartu du. ©EFE

Dnieperko presa estrategiko bat txikitzea egotzi diote elkarri Ukrainak eta Errusiak

Igor Susaeta - Mikel O. Iribar

Ibaiaren bi aldeetan bizi diren herritarrak ebakuatzen hasi dira Kiev eta Mosku. Zentral hidroelektrikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi du lau bat egun beharko direla emaria egonkortzeko.

Luiz Inacio da Silva 'Lula', Brasilgo presidentea. / ©Andre Borges, EFE

Lulak plan bat aurkeztu du basogabetzea 2030erako amaitzeko

Arantxa Elizegi Egilegor

Araudi berrian, zigor gogorragoak aurreikusten dira legez kanpoko basogabetzearen aurka, eta jasoa dago 30.000 kilometro koadroko eremu babestu bat sortzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...