Oscarretako lehiatik kanpo geratu da 'Loreak'
Aro bat itxi duela esan dute zuzendariek
Amaitu da Loreak filmak Oscar sarietan lehiatzeko egindako bidea. Ingelesez besteko filmen atalean hurrengo fasera pasatuko diren bederatzi pelikulak aukeratu zituen atzo Hollywodeko Akademiak, eta hautaketa horretatik at utzi zuen Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma. «Bagenekien zaila izango zela, baina pena eman digu», aitortu dio BERRIAri Garañok.
Loreak izan da Oscar sarietarako lehian parte hartu duen euskarazko lehen filma. Iaz Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik egindako bidearekin pozik daudela adierazi du Garañok. Orain, proiektu berriak esku artean, pelikulak aro bat ixteko garaia duela dio. «Loreak-en liburua itxi eta beste bat irekitzeko garaia da».
@ Jon Garañori egindako elkarrizketa osoa: www.berria.eus
Gaiak
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.