Albistea entzun

Qatarko Munduko Kopa. HARMAILATIK AULKIRA

Afrikako futbola

Nerea Zusberro Alberro - Futbol entrenatzailea

2022ko abenduak 4

Afrikako selekzio bakar bat ere ez zen final-zortzirenetara iritsi 2018an, baina Qatarren bi iritsi dira: Senegal eta Maroko. Nahiz eta Afrikako futbolak talentu eta gaitasun fisiko handia izan duen beti, oinarri taktikorik gabeko talde kaotikoak izatea leporatu zaie askotan. Biek estereotipo horiek amaitu nahi dituzte.

Senegalek Afrikako Nazioen Kopa irabazi zuen lehen aldiz otsailean. Horregatik, Qatarren lan ona egingo zuela espero zen, baina bere jokalaririk garrantzitsuena falta zaio: Sadio Manek min hartu zuen. Gaur, Senegalek Ingalaterraren aurka jokatuko du, eta zigortuta dagoen Idrissa Gana Gueyeren hutsuneari aurre egin beharko dio ere bai.

Ligaxkan ikusi dugun bezala, Gueye, taldeko erdilaririk defentsiboena, aurrelarien lerroan kokatzen da aurkariaren jokaldia hasten denean. Horrela, pase lerroak ixteaz gain, erdigunean nagusi dira kopuruan. 4-3-3 horrek aukera gehiago ematen die baloia zelaiko eremu altuetan berreskuratzeko. Lapurtu ostean, I. Sarr ezker hegalarekin jokatzen dute. Ingalaterrak, Herbehereek eta Ekuadorrek bezala, bi jokalari bakarrik kokatzen ditu oinarrian; beraz, Senegalek bilatu behar izango du nor ariko den Gueyeren ordez. Inoizko lanik onena berdin dezake: final-laurdenak jokatu zituen 2002an.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Athleticeko jokalariak, lehen gola ospatzen, Iñaki Williamsen sartutakoa. ©L. RICO / EFE

Beste derbi zuri-gorri bat

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean
Chima Moneke Baskoniako jokalaria eta Xavi Rabaseda Bilbo Basketekoa, lehian, Euskal Kopan. Bertan behera geratu zen partida, hezetasunagatik. ©SASKI BASKONIA

Zalantzak eta ziurtasunak

Mikel Reina

Baskoniak eta Bilbo Basketek bihar ekingo diote ACB ligari. Gasteiztarrek Lugon jokatuko dute, Breoganen aurka. Bilbotarrek, berriz, Andorra jasoko dute Miribillan.
Oihan Sancet, gola ospatzen. Athleticek Alavesi sartutako bigarrena izan da. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Zuri-gorrientzat izan da derbia

Julen Etxeberria

Hogei urteren ostean, Athleticek Alavesi irabazi dio Mendizorrotzan. Garaipena lortuta, zuri-gorriek indartu egin dute egiten ari diren sasoi hasiera ederra. Arabarrek aurreneko aldiz galdu dute etxean.

 ©BERRIA

Zantzu onak indartu nahian

Eñaut Agirrebengoa

Alavesek eta Athleticek sasoiko bigarren derbia jokatuko dute gaur, Gasteizen. Arabarrek etxeko hirugarren garaipena lotu nahi dute. Bizkaitarren asmoa emankor jarraitzea da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...