Albistea entzun

Zaintzarako baimen gehiago ematen dituen legea onartu du Madrilek

Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiagoko umeen gurasoek zortzi asteko baimena izango dute
Bi haur, artxiboko irudi batean.
Bi haur, artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2023ko martxoak 29

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Familien Legea onartu zuen atzo. Bertan, kontziliaziorako neurriak aitortu dituzte: adibidez, zaintzarako hiru baimen gehiago izango dira. Legea ez da behin betikoa, eta tramiteekin jarraitu beharko du, Espainiako Kongresuan.

Kontziliazioari dagokionez, testuak zenbait neurri jasotzen ditu. Adibidez, senideren bat edo bizikideren bat zaintzeko, bost egun ordainduko baimena onartzen du, «istripu, gaixotasun larri, erietxeratze eta etxean zaintza behar duten kirurgia kasuetarako». Gainera, urtean lau egunez baimen bat hartzeko aukera egongo da «ezinbesteko kasuetan», eta zortzi asteko baimen ordaindu gabekorako eskubidea ere aitortzen die 8 urte baino gutxiago dituzten umeen gurasoei. Azkenik, diruz ere lagundu nahi dituzte familiak. Horretarako, 3 urte baino gutxiagoko umea edukitzeagatik emakume langileek hilean kobratzen duten ehun euroko laguntza langabezian daudenei edo erditzetik 30 egun kotizatu dituztenei ere ordainduko diete.

Familia ugarietan ere, aldaketak. Aurrerantzean, «haurrak hazteko laguntza handiagoa behar duten familiak» izango dira. Gainera, orain artekoek ez ezik, beste familia batzuek ere kategoria hori lortuko dute: esaterako, bi seme-alaba edo gehiago dituzten guraso bakarrekoek, indarkeria matxista jasan duten eta bi seme-alaba edo gehiago dituzten emakumeek, eta bi ume eduki eta guraso edo seme-alabetako batek elbarritasunen bat dutenenek Horietaz aparte, «kategoria berezikoak» izango dira lau ume baino gehiago dituztenak, eta hiru seme-alaba eduki eta erditze anizkoitza izan dutenak edo diru sarrera txikiak dituztenak.

Izatezko bikoteen erregistroa ere egingo dute, eta zenbait eskubide aitortuko dizkiete: adibidez, hamabost eguneko baimena izango dute erregistratzeagatik. Gainera, ezkondu gabe dauden bikoteei dagokienez, haurdun egon ez den pertsonak ere izango du aukera haurrak erregistratzeko.

Beste zenbait eskubide ere jasota daude dokumentuan. Hala nola aitortu eta babestu egiten dituzte LGTBI kolektiboko pertsonek osatutako familiak, kideren batek elbarritasuna duten familiak, harrera familiak... Gainera, haurrak harreran hartzen dituzten familiek ere baimenak eta laguntzak izango dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurka, sanferminak hasi aurreko manifestazioa, Iruñean, artxiboko irudi batean. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Bortxaren harea mugikorretan

Jone Arruabarrena

Gasteizko azken hilketa matxistaren harira, eztabaida piztu da babes neurrien eta biktimen gaineko arriskua neurtzearen garrantziaren inguruan. Egungo protokoloak «hutsuneak» dituela diote adituek
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Andre askok ezin dute harreman hori moztu»

J. Arruabarrena

Mendekotasun emozionala sortzea da indarkeriazko harremanen ezaugarrietako bat. Norma Vazquezek azpimarratu duenez, garrantzitsua da hori kontuan hartu eta emakumea errudun ez bihurtzea.
 ©GORKA RUBIO / FOKU
Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkoreka, Tourrarekin lotutako plana azaltzen. ©IREKIA

Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko

Iosu Alberdi

Uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du Segurtasun sailburuak: 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera galtzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.