Marta Pascal ez da izango PDeCATen zuzendaritzako kide

Erredakzioa
2018ko uztailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile orokorrak kargua utziko du, eta ez da izango alderdiaren hurrengo zuzendaritzako kide. Hala erabakiko dute gaurPDeCATeko militanteek, alderdiaren batzarraren azken egunean, Kataluniako hedabideek atzo jakinarazi zutenez. Iturri horien arabera, Pascal prest zegoen Carles Puigdemont Generalitateko presidente kargugabetuaren tesien aurrean kontzesioak egiteko; besteak beste, Puigdemontek aurkeztu duen Crida Nacional mugimenduarekin konpromiso bat hartzeko, baina Puigdemonten aldekoek hura baztertzea lortu dute.

«Ezinezkoa da koordinatzaile orokorrak ez izatea Carles Puigdemont presidentearen konfiantzarik. Nik ez daukat, agerikoa den bezala», adierazi zuen atzo Pascalek, Kataluniako hedabideen arabera.

Bonvehi, faborito

Alderdiaren organigraman bigarren kargua da koordinatzaile orokorrarena, presidentearen ondotik. Kinielen arabera, David Bonvehi hautatuko dute alderdiko presidente —Pascalen albokoa izan da orain arte, eta harreman ona du Puigdemontekin—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.