«Plurinazionaltasuna aitortuko al dugu, ezabatzen saiatu ordez?

Maite Asensio Lozano.
Madril
2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Koalizio gobernu batean zaudete. Pandemiak eragindako krisiari aurre egiteko, Unidas Podemosen zeregina da gobernu barruan presio egitea herritarren bizi baldintzak hobetzeko?

Ez nuke esango presio egitea denik. Gobernu beraren parte gara, bakoitza herritarrek parlamentuan emandako indarrarekin. Gu irmotasunez saiatuko gara gure gobernu bazkidea konbentzitzen, gure posizio minoritariotik, garrantzitsutzat ditugun auziak lehenesteko. Askotan, sintonia oso ona dugu, eta, batzuetan, gehiago kostatzen zaigu ados jartzea; normala da koalizio batean. Politikan, ez duzu beti egiten nahi duzuna, baizik zure indar parlamentarioak ahalbidetzen dizuna.

Aurrekontuak alderdi independentistekin negoziatzen ari zarete. Erlazio politikoak normaltzen ari diren seinale?

Hori baino sakonagoa da. Aurrekontu hauetan asko dugu jokoan: ez da soilik PPren kontuak alboratzea, baizik eta pentsatzea nolako herrialdea izan nahi dugun: plurinazionaltasuna aitortuko al dugu, errealitate hori ezabatzen saiatu ordez? Indar progresistak saiatuko al gara eraldaketak justizia sozialera, feminismora, planetaren zaintzara edota zerga politika bidezkoago batera bideratzen? Hori ezin da egin agintaldi batean; beraz, aurrekontu hauek aukera emango digute gehiengo parlamentario plural bat sortzeko.

Euskal presoak hurbiltzen hasi da Espainiako Gobernua. Jarrera aldaketa bat dago hor?

Gobernu gisa, legea betetzea dagokigu, eta salbuespenezko espetxe politika amaitzea.

Eskuin muturra erakundeetan dago; gehiago indartzeko abagune bihur daiteke pandemia?

Eskuin muturra saiatzen ari da gorrotoa eta beldurra zabaltzen, emozio indartsuak direlako, erraietakoak. Eta zilegi da beldurra sentitzea, nola ez da izango? Baina haien xedea da izua erabiltzea ez gaitezen gai izan lotura komunitarioak eraikitzeko, eta bizilagunak arerio gisa ikus ditzagun. Gure ardura da emozio horiek ehun komunitario bihurtzea, elkartuz, antolatuz, sareak eraikiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.