PUNTUZ PUNTU

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Datu zehatzik ez dagoen arren, badaude adingabeen aurkako indarkeria sexualari buruzko hainbat ikerlan. Hona bortxa horren hainbat ezaugarri, Save the Childrenek azken urteetan egindako txostenetan bildutakoak:
Zer? Forma ugari har ditzake bortizkeria honek. Ezagunenak dira gehiegikeria fisikoak: ukituak, masturbazioak, bortxaketak... Teknologiek eta sare sozialek beste molde batzuk hedatu dituzte, hala nola ziberjazarpena eta haur pornografia. Sexu esplotazioarekin ere lotuta dago: adingabeak prostituziora edo ezkontzera behartzea, trafiko sexuala...
Zenbat? Nazioarteko erakundeen arabera, adingabeen %10-20k jasan dute sexu indarkeria motaren bat. Prebalentzia handiagoa da nesken eta premia bereziak dituzten umeen artean.
Nork? Mutilek 11 edo 12 urterekin jasaten dituzte abusuak gehienetan, eta autoritatea duen ezagun bat izaten da erasotzailea —oihartzun handia izan dute eskola erlijiosoetan eta kirol jardueretan izandako kasuek—. Neskek, berriz, 7-9 urterekin pairatu ohi dituzte, eta sendikoa edo gertukoa izaten da erasotzailea.
Zer ondorio? Hainbat faktoreren araberakoak dira, baina ohikoak dira antsietatea, autoestimu baxua, errua, trauma osteko nahasmena, oldarkotasuna, mesfidantza edo norbere gorputza errefusatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.