Albistea entzun

Epaileak espetxean sartu du Maialen Mazonen ustezko hiltzailea

Lehendakariak babestu egin ditu Erkorekak kasuari buruz astelehenean emandako azalpenak. Protestak antolatu dituzte Euskal Herriko zenbait txokotan azken egunetan
Atzo Iruñeko Udaletxe plazan Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eginiko elkarretaratzea.
Atzo Iruñeko Udaletxe plazan Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak eginiko elkarretaratzea. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2023ko maiatzak 31

Maialen Mazonen ustezko hiltzailea kartzelan sartu zuen atzo epaileak, astelehenean Guardia Zibilak Zaragozan (Espainia) atxilotu ostean. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi zuen Ertzaintzak urtarriletik zekiela gizonak urruntze agindua urratzen zuela, eta gehitu zuen ez dela «erraza» bere burua «arriskuan ikusten ez duen biktima bat» babestea. Feministen haserrea piztu dute adierazpen horiek, baina Iñigo Urkullu lehendakariak Segurtasun sailburuaren hitzak babestu zituen atzo, eta haren hitzei «sinesgarritasuna» emateko eskatu zuen. Espainiako Berdintasun Ministerioak ere baieztatu du hilketa krimen matxista bat izan zela.

Gasteiz etorbideko apartamentu hotel bateko logela batean aurkitu zuten Mazonen gorpua igandean. Bikiez haurdun zegoen, eta gorpuaren ondoan onik aurkitu zuten haren hiru urteko alaba ere. Ikerketa abiatu zuten berehala, gorpuak indarkeria zantzuak baitzituen. Arratsaldearen erditsurako baieztatu zuten kasua hilketa matxista bat zela. Andreak 32 urte zituen, eta Gasteizkoa zen. Urteko bigarren hilketa matxista da. Aste biren bueltan gertatu dira biak. Azkena larunbatean gertatu zen. Andrearen bikotekidea desagertuta zegoen ordutik, eta Guardia Zibilak atzeman zuen Zaragozan, astelehenean, taxian zihoala. Astelehen gauean ekarri zuen Poliziak hango polizia etxetik Gasteizera, eta atzo goizean deklaratu zuen Gasteizko Guardiako Epaitegian.

Astelehenean, hilketa salatzeko elkarretaratzeetara deitu zuten Euskal Herriko hainbat txokotan, eta, atzo ere, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak Bilbon, Donostian eta Iruñean deitu zuen protestara, baita Sakanako Itaiak Altsasun ere. Elkarretaratzeetan, era berean, Erkorekak indarkeria matxistako kasuari egindako jarraipenaren inguruan esandakoak gaitzetsi, eta indarkeria matxistaren inguruko protokoloak berrikusteko eskatu zuten.

Izan ere, kazetariek sailburuari galdetu zioten zergatik ez zuten erasotzailea atxilotu, jakinda urtarriletik urruntze agindua urratzen ari zela. «Ez dakit», erantzun zien sailburuak. Halako egoeretan biktima babestea nekeza dela erantsi zuen: «Ez da erraza bere burua arriskuan ikusten ez duen biktima bat babestea. Harreman afektiboez ari gara, eta, halakoetan, biktimak beti ez du argi ikusten babesa behar duela».

Atzo, Urkullu lehendakariak babesa eman zion sailburuak esandakoari, eta adierazi zuen «sinesgarritasun osoa» ematen diela Erkorekaren hitzei. Gehitu zuen kasua ez duela Ertzaintzak bakarrik kudeatu, eta elkarlanean aritu dela «estatuko beste indar polizial batzuekin» eta Mazoren familiarekin.

Familiak, bestalde, «hiltzaileaz gain beste errudunik ez bilatzeko» eskatu zuen atzo, komunikatu baten bidez. Helarazitako babesa eskertu zien herritarrei eta instituzioei, baina «errespetua» eskatu zien hedabideei, eta hilketaren kasuari trataera egokia ematea galdegin zuen.

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Kilometroak jaiaren une bat, gaur, Errenterian (Gipuzkoa). ©Maialen Andres / Foku

Kilometroak 2023, «marea bizi bat» Errenterian

Arantxa Iraola

Gipuzkoako ikastolen festak jendea erruz erakarri du, giro paregabean

Ikasle batzuk pantailen bidez ikasten, artxiboko irudi batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

EZ ETSAI, EZ PANAZEA

Oihana Teyseyre Koskarat - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete

Ordenagailuak eta arbel digitalak Euskal Herriko eskolen parte bihurtu dira, baina hezkuntzaren digitalizazioa kezka ere pizten ari da azkenaldian. Adituek iritzia eman dute, eta hauxe ondorioa: ezer ez da zuri edo beltz, eta erabaki guztiak hausnartuta hartu behar dira.

Ikasnova gunea, Nafarroako ikastetxe batean. ©NAFARROAKO GOBERNUA

Iruñea. Ikasgela bat hezkuntza berritzeko

Ion Orzaiz

Iruñeko San Frantzisko ikastetxea Ikasnova proiektura batu zen iaz. Chromebook-ak erabiltzeaz gainera, eskolaren metodologian txertatu dituzte robotika eta IKTak, «edukiak beste era batera lantzeko».
Ikasleak Luberri sistema eragilea erabiltzen, Antigua-Luberri ikastetxean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Donostia. Arazoari etxeko konponbidea

Irati Urdalleta Lete

Donostiako Antigua-Luberri eskolan Luberri sistema eragile «propioa» garatu dute. Dagoeneko zenbait eskolatara zabalduta dago.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.