ERREAKZIOAK

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Jendeak nahi bezain urruti iritsiko gara. Aste honetan egon den batasun adierazpenak erakusten du guztiok jarraitu behar diogun norabidea».

Quim Torra Kataluniako presidentea

«Mendeetako kartzelaldiak egonda ere, herrialdeak zutik jarraituko du. Ikusi da alderdiek helburu komuna dutela mobilizazioa arrakastatsua izan dadin».

Pere Aragones Kataluniako presidenteordea

«Erabakitzea eta bozkatzea demokratikoa da, bai noski, baina demokratikoagoa da legea betez bozkatzea. Demokrazia bakar batean ere ez dago arauak alde bakarretik hausteko aukera».

Carmen Calvo Espainiako presidenteordea

«Alderdi separatistek matxinada kalera eraman dute, eta matxinada hori parlamentura ere ekarri dute Auzitegi Konstituzionalaren aurkako ebazpen batekin».

Lorena Roldan Ciutadanseko burua

«Hemen [manifestazioan] bandera asko dituen jendea dago, oso modu ezberdinean pentsatzen duen jendea, independentzia baino urrunago doan helburu baten alde borrokan ari dena».

Gabriel Rufian Kongresuko ERCren bozeramailea

«Uler dezaket badela jendea pentsatzen duena mutiko onarena eginda ez dugula ezer lortu, jarrera aldatu behar dugula. Baina okerra da ondorio hori. Mugimendu baketsuaren etiketa kentzen badigute eta kontrakoa jarri —batzuek gogo handia dute horretarako—, independentzia ahulduko dugu».

Artur Mas Kataluniako presidente ohia

«Jendea nekatuta dago arazo politikoei zapalkuntzarekin erantzuten dien estatu batekin. Jendeak egoki erantzun du, baina egoki erantzun ez duena Generalitateko gobernua izan da, errepresioan parte hartu baitu».

Albert Botran Kongresurako CUPen hautagaia

«Kataluniako biztanle gehienek erreferendum bat nahi dute Kataluniaren etorkizuna erabakitzeko, baita preso politikoak aske geratzea ere. Ez dugu pauso bakar bat bera ere emango atzera».

Roger Torrent Kataluniako Parlamentukopresidentea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.