Albistea entzun

HIZPIDEAK

Udaltzainak eta euskara

Martxelo Otamendi Egiguren -

2021eko urriak 26

Ez dira bukatzen lan eskaintza publikoko deialdietan euskararen inguruan sortzen diren liskarrak. Batean, Nafarroako Gobernuak puntuazio handiagoa ematen dio lurralde ez-euskaldunean ingelesa edo alemana jakiteari euskarari baino. Gauza jakina da, eta orokorki onartua mundu osoko unibertsitateetan, Nafarroa dela Alemaniatik kanpo aleman hiztun gehien daukan lurraldea; alegia, Alemaniako 17. landerra dela Nafarroa, Argentinari Galiziako bosgarren herrialdea esan ohi zaionez.

Bestean, epaile batek ebatzi zuen Irungo Udalaren udaltzainentzako lan eskaintzak ez-euskaldunak baztertzen zituela. Eta, udaltzainekin segituta, egunotan jakin dugu CCOOk helegitea jarriko diola udaltzainen lan poltsari euskararen B2 maila eskatzen duelako. «[Eskaerak] Ehunka udaltzain utziko ditu kalean», egin du kexua. Erantzuna erraza dauka: «Ehunka langabetuk lanpostua lortuko dute». Katalunian sekula horrelakorik esango ez duen sindikatuak gurean dio «lekuan lekuko egoera linguistikoa» ez duela kontuan hartzen deialdiak. Noiz arte luzatuko da denboran argudio hori?

Beste eztabaida bat da, serioski ekin beharko dioguna, noiz utziko diogun tituluak eskatzen dituen herri anormala izateari, eta noiz hasiko garen hizkuntzaren ezagutza Madrilen, Parisen, Lisboan... egiten den bezala neurtzen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.