martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eskuin muturra

2021eko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Eskuin muturra sartu du Eusko Jaurlaritzak herritarren segurtasunak dauzkan mehatxuekin osatu berri duen zerrendan. Jaurlaritzaren lurretan, oraingoz, ageriko presentzia eskasa daukan ideologia horrekin batera, indarkeria matxista, delitu informatikoak, arrisku naturalak... sartu ditu zerrendan. Eskuin muturraren kasuan, zer den eta zer ez den zehazteko ahalegina egin beharko genuke; eskubideen alorreko eztabaida bat delako, eta eskubideak tartean daudenean komeni delako pintzel finarekin pintatzea. Gauza bera al dira eskuin muturra eta faxismoa?

Ipar Euskal Herrian dezente handiago da eskuin mutur antolatuaren presentzia Hego Euskal Herrian baino. Izan ere, 2017ko Frantziako presidente izateko hauteskundeetako lehen itzulian —itzuli hori da balio duena alderdi bakoitzaren indarra neurtzeko—, Marine Le Penen Fronte Nazionalak botoen %13 eskuratu zituen gure herrian, eta %21 Frantzian.

Fronte Nazionalak Hegoaldean sukurtsal bat zabaldu eta Ipar Euskal Herrian daukan onarpena edukiko balu, proposatuko lituzke Eusko Jaurlaritzak arriskuen lan dokumentuetan alderdi horren aurkako mekanismoak? Edo alderdi bakoitzak edukiko dituen —eta edukiko ez dituen— aliantzen esparruan utziko lituzke alderdi horrekikoak?

Martiriak sortzea ez da errenta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.