martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Indultuak, Estrasburgotik zer etorri zain

2021eko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiko magistratua izan zen 19 urtez Josep Casadevall, Andorrako estatuari dagokion lekua beteta. 2019ko azaroan BERRIAri emandako elkarrizketan bi baieztapen iragarle egin zituen procés-eko epaiaz: «Ez da gogorra, oso-oso gogorra da» eta «Estrasburgok badu zer aztertua, badago aztertzeko mamia». Auzitegi horrek gizaeskubideen inguruan urteetan sortu duen jurisprudentziaren egileetako bat da. Ahots kualifikatua etorkizunean zer jazo litekeen aurreikusteko orduan.

Arrazoi bat baino gehiago dauka Espainiako presidente Pedro Sanchezek Kataluniako prozesuko preso politikoei indultua emateko: keinu garrantzitsu bat egin behar zien katalanei presidentetzan Kataluniako eta Euskal Herriko diputatu abertzaleen babesarekin segitu nahi badu, beste keinu bat Espainian zigorrarekin ados ez daudenei, eta beste keinu bat Europako diplomaziei.

Baina, aurrekoak bezain garrantzitsu, Estrasburgotik etor litekeen erabakia presoen aldekoa izan litekeela igarrita, posizioa hartu nahi izan du Sanchezek «arrazoia neukan indultuak ematean» esan ahal izateko.

Estrasburgoko lainoak irakurtzenlagunduko zion magistratu bat baino gehiago edukiko zuen ondoan hilabeteotan horrelako erabakia hartu aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.