Albistea entzun

Koronabirusa. GIZARTEA PENTSALDIAN

Babes zorrotzaren arriskuak

Jonathan Caro - Erizain geriatra eta EHUko irakaslea

2020ko azaroak 5

Badago hemen koronabirusaren bigarren olatua, eta oso bortitz dator oraingo honetan. Aurreko olatuak zenbait gauza irakatsi zizkigun; adibidez, eskuak desinfektatzeko ohitura, eta etxetik lan egiteko modu berria. Egoera honetan erakundeek gogor ekin diote zaharren babesari haien bizimodua aldaraziz. Baina egokiak izan dira neurri horiek adinekoak babesteko? Zaharren bizimodu aldaketa hori eraginkorra izango da? Eta galderarik garrantzitsuena: COVID-19aren ostean nola egongo dira pertsona zaharrak?

Zahar egoitzetan bizimodua zeharo aldatu zen martxoan. Konfinamendu luzea eta gogorra jasan zuten. Hilabeteak pasatu ziren bisitak eduki gabe eta aktibitate urriarekin, eta bat-batean badago hemen bigarren olatua eta berriro neurri gogorrak. Pandemia pasatu ondoren erresidentzietan aurkituko duguna: pertsona tristeak, dependentzia handiagoa dutenak eta bizitza normala berreskuratzeko beldur direnak.

Euren etxeetan bizi direnen zaharren egoera ez da askoz hobeagoa. Pandemia aurretik bilobak zaintzeko edo Imsersoko bidaiak ordaintzeko guztiz baliotsuak eta indartsuak zirenak erakundeentzako oso ahulak bilakatu ziren konfinamendu garaian. Ondorioz, kalera ateratzeko ordutegiak ezarri zirenean zaharrentzako ordua ez zetorren bat biloben edo seme-alaben ordutegiarekin; beraz, bakarrik pasatu zuten denboraldi hori, bai etxean bai kalean, eta, dirudienez, olatu berri honetan gauza berbera gertatuko da.

Osasun arloan baliabide guztiak koronabirusari aurre egiteko erabiltzen dira, eta, ondorioz, kontsultarako ordua lortzea zailagoa bihurtu da, kronikoen jarraipen egokia ezinezkoa da, ebakuntza asko bertan behera gelditu dira eta larrialdietara joateko beldurra ezarri da. Horiei guztiei gehitu behar diegu pertsona zaharrek teknologia berriak erabiltzeko daukaten zailtasuna; gainera, teknologia berriei buruzko informazio eskasa jaso dutenez, tele-osasunari etekina ateratzeko aukera galdu dute.

Badakigu gaixotasun kronikoko kontrol eskasak osasuna okertu dezakeela, kontsulta berriak eskatzeko beldurrak edo zailtasunak osasun arazo berriak sortu ditzaketela, etxetik ez ateratzeak eta komunikabide berriak erabiltzeko zailtasunek sortutako isolamendua izugarrizko eragina daukatela pertsona zaharretan, eta egoitzetan bisitak ezabatzeak eta konfinamendu gogorra ezartzeak ondorio larriak sortzen dituela. Beraz, ondo aukeratu behar ditugu babes neurriak eta haien luzera; bestela, babesa pertsona nagusien arerio handiena bihurtuko da.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Arnasgune batzuek utzi diote hala izateari; hori irauli nahi dugu»

Irati Urdalleta Lete

Hiru lan ildo nagusi zehaztu ditu legealdirako: UEMAren hedatzea, ikerketa eta kulturartekotasun proiektuak. Hizkuntza politika «aurrerakoiak eta ausartak» galdegin ditu.
Txirrindulari batzuk Gasteiz hiribidetik igarotzen. ©ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Pedalkada gutxiago Gasteizen

Maixa Utrera

Gasteizko Udalak jarritako neurgailu baten arabera, hiru urteotan gutxiago erabili da bizikleta hirian. Bizikleteroak elkarteak kezka agertu du beheranzko joeraren harira.

Vianako Erentzun ikastolako ikasleak, atzoko ekitaldian. ©BERRIA

Begirada komun bat ikastolentzat

Ion Orzaiz

Ikastolek hezkuntza marko orokor berria aurkeztu dute, Vianan. VII. batzarra eginen dute 2024an, etorkizuneko erronkak aztertzeko

Atzo Antiguan egin zuten kanpaldiko ekintza bat. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Egitarau zabaleko kanpaldia «etxebizitza eskubidearen alde»

Unai Etxenausia

Ehun-ek antolatu du kanpaldia. Turismoaren inguruko hitzaldi batekin hasiko dute eguna gaur

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.