martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Boricen garaipena Txilen

2021eko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Bi modu daude hauteskundeak irabazteko: norberaren merituagatik, edo aurkariaren demerituagatik. Eskuin muturreko hautagaien indartzea gertatzen ari da estatu askotan, baina ez nahikoa indarrarekin hauteskundeak irabazteko. Horixe gertatu zen 2017an Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan. Lehen itzulian, Emmanuel Macronek oso tarte txikiarekin (%2,7) irabazi zion Marine Le Peni. Bigarren itzulian, Le Penen aurkako botoa aktibatzearen ondorioz, aldea %32ra igo zen.

Antzeko joera gertatu zen igandean Txileko hauteskundeetan. Lehen itzulian, Jose Antonio Kast eskuin muturrekoak irabazi zuen, Gabriel Boric hautagai progresistari %2ko aldea aterata. Herenegun, bigarren itzulian, Boricek irabazi egin zion Kasti, botoen %11,74 gehiago lortuta.

Frantzian bezala, Txilen eskuin muturraren aurkako boto baliagarriak eman dio garaipena ezkerrari, datu esanguratsu bat utzita: pinochetismo soziologikoa indartsu dago, Kastek botoen %44 eskuratu baitu.

Muturreko polarizazioa erakusten dute Txileko emaitzek; lan handia, eta tentu handiarekin, egin beharko du Boric irabazleak eskuin muturraren argudioak indargabetu eta denborarekin babesa kenduz joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.