Gaur erabakiko du UDCk galdeketan zer erantzun

2014ko urriaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Galdeketa babestu duten alderdi gehienek argitu dute jada zer bozkatuko luketen galdera bikoitzean: CDCk, ERCk eta CUPek bietan baietz; ICVk lehenengoan baietz (Katalunia estatua izatea), baina bigarrena kideen esku utziko du. Zalantza handiena Unio-k eragin du orain arte; CDCren koaliziokide izanagatik, independentistak ez diren kide batzuk baitauzka, tartean Josep Antoni Duran i Lleida alderdiko burua bera. Gaurko batzarrean erabakiko dute ICVren antzeko irtenbide bati heldu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.