Albistea entzun

HIZPIDEAK

Pentsatzea ez da libre

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2021eko martxoak 20 - @mmuxika

Francok bazekien non eraiki 1970eko hamarkadako unibertsitate berriak. Ez da kasualitatea Leioako muino bat aukeratzea, Bilbotik urrunduta, gerora EHU izango zenarentzat. Ikasleak eta manifestazioak bakartuta, haien aldarriak hirigunetik kanpo mantentzeaz gain, errazagoa zen kontrolatzea eta nahierara erreprimitzea. Unibertsitatea bai baitzen pentsamendua eta eztabaida sustatzeko eta gizartea eraldatzeko gune bat. Izan eta izango.

Frankismoaren ostean, Espainiako Konstituzioak jaso zuen «unibertsitateen autonomia, legeak ezartzen dituen baldintzen arabera», pentsamenduaren askatasuna bermatze aldera. Idatzirik ez dagoen arau bat izan da segurtasun indarrak ezin direla unibertsitatean sartu errektoreak baimenik ematen ez duen bitartean.

Horren zilegitasunean sartu gabe, eta lege ez-idatziak gurean utzi dituen estanpak gorabehera, tentazioa beti dago hor krisiak pizten direnean. Katalunian, CDRen protestak geldiarazteko, unionista eskuindarrak tematu ziren polizien mugimendu askea sustatzen. Orain, eredu berri bat dute boterera iristen direnerako: Greziako eskuinak lege bat onartu du —1974an koronelen diktadura amaitu zenetik pentsaezina—, zeinak ikasle zintzo eta esklusiboak elikatzeko makineria ezartzen duen, polizien unitate unibertsitarioak barne. Pentsatzeak ez dezan gizartea astindu.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...