Albistea entzun

ZUZENDARIEN GALEUSCA

Pegasusek ito egin du elkarrizketa

Vicent Partal - 'Vilaweb'-eko zuzendaria

2022ko maiatzak 8

Gero eta sakonagoa da Pegasus erabilita Kataluniako klase politikoa zelatatu dutela-eta sortu den krisia. Hainbeste, ezen Generalitateko presidente Pere Aragonesek jendaurrean adierazia baitu horrela ezin dela segitu eta dagoeneko ia inork ez diola etorkizun onik ikusten Kataluniako Gobernuak orain arte izandako estrategia nagusiari; alegia, gatazka politikoa konpontze aldera negoziatzean tematzeari.

Gertakari horiek ezin larriagoak dira, Espainiako politikarien jarrera bezain larriak, hain zuzen ere. Bi adibide. Asteazkenean, Europako Parlamentuan luze eztabaidatu zuten Pegasusen eta Catalangate auziaren inguruan, eta Espainiako alderdi gehienetako ordezkariek espioitza zuritu baino ez zuten egin; kontrastea nabarmena izan zen, gainerako parlamentariak haserre azaldu baitziren oro har. Bigarren adibidea. Ostegunean, Espainiako Kongresuko sekretu ofizialen batzordea bildu zen, eta, zabaldu denaren arabera, CNIk aitortu zuen Pegasusen bitartez Puigdemont presidentearen ingurukoak —ez zuten lortu haren telefonoan sartzea, antza— eta Aragones presidentea zelatatzen aritua zela. Argi dago oso zaila dela zu espiatzen dabilen norbaitekin hitz egitea. Eta txiki-txiki eginda geratu da independentismoaren parte batek azken urteetan bere egindako tesi bat: negoziatzea ezinbestekoa dela nahiz eta estatuak nahi ez izan, Europak ez du-eta besterik ulertuko. Europak, eta edonork, ezin hobeto ulertzen du ezin dela tratuan ibili negoziazioaren aurretik, negoziazioa izan bitartean eta haren ondoren zelatan daukazun norbaitekin.

Hortaz, auzia izugarri larria da, eta ondorio oso nabarmenak izango ditu bai Kataluniaren eta Espainiaren arteko harremanean, bai Espainiaren beraren barneko jokaleku politikoan. Pedro Sanchezek irmoago erantzun behar zuen, ikerketak egiteko eta garden jokatzeko agindu, baldin ez bazuen bere burua zikindu nahi, ekintza ilegal horren X jauna izanda. Baina, Martxelo, Maria, ikusi duzue nola PSOEk PPrekin eta Voxekin bat egin duen Kongresuan ikerketa batzorde bat martxan jartzea eragozteko. Hor konpon...

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.