Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Negoziazioa

2019ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
ERCk eta PSOEk aste honetan ekin diote negoziazio ia erabakigarriari. Ia erabakigarria da, zeren, ERCk azkenerako ezetz bozkatzen badu, orduan Sanchezek ez du PPren konplizitatea beste aukerarik izango Espainiako Gobernuko presidente izateko. Hori ez da erraza izango, eta ondorio nabariak izango ditu.

Zenbakiak alboratuta, ERCk uko egiteak zera esan nahi luke: gutxienez Kataluniako independentismo osoak baztertzen duela PSOE. Eta «gutxienez» diot, pentsatzen baitut EH Bilduk ere ezezkoa emango lukeela halakorik gertatuz gero.

Aste hasieran, ERCko afiliatuek galdeketa bat egin zuten, eta emaitzak ez zuen utzi zalantzarako tarterik: afiliatuen %94 daude Sanchez inbestitzearen kontra, non eta inbestitze horrek ez dakarren gobernuen arteko negoziazio politiko bat, amnistia eta autodeterminazioa ere hizpide hartuta. Batzuen ustez, Sanchez estu hartzeko imintzio hanpatu bat bakarrik da hori, baina kontuan izan behar da ERCn badirela, oraintxe bertan, gutxienez bi jarrera oso aurkakoak. Banaketa horri dagokionez, galdeketak indartu egin zituen independentziaranzko bidean konfrontazioa eskatzen dutenak.

Hortaz, konplikatua izango da. Oraingoz, PSOEk nahiko erreakzio neurtua izan du, baina presiorik arindu gabe independentismoaren aurkako fronte guztietan. Nolanahi ere, bada pentsatu nahi duenik aukera hau aparta dela, Podemosen eta PSOEren gobernu bat dela onena Kataluniaren inguruko negoziazio politiko batean saiatzeko. Baina ni, Martxelo, oso eszeptikoa naiz. Eta, adibide gisa: asteon, PSOEk lege proiektu bat onartu du gobernuari permititzeko webguneak ixtea baimen judizialik gabe. Eta, horretan, PPren eta Ciudadanosen botoen lagundu zioten, bai eta, harrigarriki, Podemosen abstentzioak ere. Hori izango da eredua?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.