Albistea entzun

GALEUSCAKO ZUZENDARIAK

Gutxiengoa

Vicent Partal - 'Vilaweb'-eko zuzendaria

2020ko irailak 20

Joan den ostegunean, Torra presidentea Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean aurkeztu zen, helegite bat jartzeko asmoz preso politikoen aldeko pankarta bat ipintzeagatik abian jarria dioten inhabilitazio prozesuaren kontra. Baldin eta denok espero dugun hori baieztatzen bada, lehenengo aldia izango da Kataluniako presidente bat inhabilitatzen dutena bere jardunean jarduteagatik.

Eta argi dago izugarriak izango direla egintza hain larri baten ondorioak. Eskubide pertsonal eta kolektibo askotarikoak urratu baitituzte. Eta berehala irekiko baita Katalunian urte amaieran hauteskundeak egiteko atea. Bide batez, Generalitateko presidenteak antolatzen ez dituen bigarrengoak izango dira jarraian.

Perspektiban ikusirik, ordea, Goreneko auzia nabarmentzeko modukoa izan liteke etorkizunean; batik bat, defentsak arrazoibidetzat aurkeztu zuelako frogantza bat, edo nahiko ongi ebatziriko frogantza saiakera bat: Espainiako Estatuak diskriminazioz jokatu izan duelakoa katalanen gutxiengo nazionalarekin.

Gutxiengo kontzeptua ez dago errotua gure artean, eta harrigarri egin zen. Ohituta gaude nazio gisa aitortzen geure burua, baina ez gutxiengo nazional gisa. Kontzeptu hori erabili izana, baina, ez da inolaz ere ustekabekoa. Hori ulertzeko, gogoratu dezagun independentismo katalana garaipen handiak lortzen ari dela Europako esparru juridikoan, zeinek gero eta estuago inguratzen baitute Espainia. Eskuarki dominoaren teoria deitu izan zaiona baliatuz: pieza bat beste bat erorarazteko erabiliz beti.

Gorenaren erabakiari helegitea jarriko diote Europan, eta, haren partzialtasuna ikusirik, hura ere garaitu egingo dute. Orain, ordea, badakigu haren bidez Europako auzitegietan maila nabarmen goragoko bat izango duela eztabaida juridikoak. Zehazki, hauxe auzitan jarriz: Europako Batasunak baimendu eta sustatu ote dezakeen gutxiengoan dagoen talde nazional baten jazarpen politikorik.

Erantzunak —iritsiko baita, seguru— amaia emango lioke ibilbideari, Espainiak bide berriak ireki ditzan, ez bakarrik katalanentzat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.