Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Ez komunistarik, ez separatistarik

2019ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Hhauteskundeak izango dira Espainian; laugarrenak lau urtean. Bide batez, badu aurrekari historikorik: 1916an, 1918an, 1919an eta 1920an izan ziren bozak, eta estatu kolpe batez amaitu zen bolada hura, 1923an. Lau hauteskunde, bi zentsura mozio, bi inbestidura huts egindako, bi urte gobernu eragilerik gabe... Espainiako krisi handia nekez izan daiteke okerragoa.

Ez nau harritu Pedro Sanchezek gobernua ez osatzea erabakitzeak, igartzeko modukoa baitzen. Horrek ez du esan nahi, ordea, azaltzeko zaila ez denik. Eta ba al dakizu zer, Martxelo? Buruan etengabe dabilkit honek guztiak guk uste baino zerikusi handiagoa duela trantsizioko tabuekin eta marra gorriekin.

Jakinekoa da diktadurako militarrek eta aparatuak bi mugaren baldintzapean onartu zutela demokrazia: Espainiaren batasuna ukiezina da, eta komunistak ezin dira egon gobernuan. Horrek azaltzen al dugertatu dena?Azalpena hori ez bada, ezin da ulertu. Ulertzekoa da Sanchezek uste izatea azaroko emaitzak mesede egingo diola, baina edozein behatzaile zuhurrek badaki ezin dela inoiz ziurtatu zer gertatuko den, eta oraingoan abstentzioa izango dela giltzarria, eta hura nola banatzen den; nori egiten dion kalte, eta nori mesede.

Kanpaina betean jakingo da Kataluniako Parlamentuko presidentearen kontrako eta gobernuaren parte baten eta buruzagi sozial batzuen kontrako sententzia. Hemengo irudipena da erantzun instituzionala oso apala izango dela, baina inork ez daki zer gertatuko den kalean. Ahots batzuek diotenez, edozein aitzakia opari bat izango litzateke Sanchezek ere 155.a ezar dezan kanpaina betean. Gogoan izan, ordea, hauteskundeetarako argibideetanlasaitasuna gomendatu ohi zaiola gobernuan dagoenari, eta ahalik eta ikaraldi gutxien izatea. Ikusiko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.