Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Hauteskundeak

2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Gure bi herrialdeen iparraldean gaur egingo diren udal bozek eta Euskal Autonomia Erkidegoan hauteskunde kanpaina hasi izanak normaltasun politikoko kutsu bat ematen diote bolada honi, pandemia batetik gatozela kontuan hartuz bereziki bitxia den bolada honi.

Jakin-min handia dut zer gertatuko den. Batetik, abstentzioarekin; edo parte hartzearekin, zeina ez baita gauza bera baina gauza berbera baita. Jendeak atzera egingo ote du koronabirusaren mehatxua dela eta? Eta, hala bada eta hori bozketan nabaritzen bada, zeini egingo ote dio mesede? Alderdiei leialen zaizkienak soilik joango ote dira botoa ematera? Herritarren sektore batzuek, edadetuen kolektiboak adibidez, erreparo gehiago izango ote dute parte hartzeko? Eta horrek aldaketaren bat ekar ote dezake gero lau urte iraungo duena?

Hauteskunde bitxiak izango dira biak: udal bozak, osasun krisiaren latzenean bertan behera utzi behar izan ziren hauteskunde batzuen bigarren bozaldia direlako; eta EAEkoak, parlamentua desegina zegoelako eta ondorioz egoera ez zelako batere normala. Lehendakariak, ordea, maniobra egin zuen bozak orain egin ahal izateko, azkar, eta iruditzen zait hauteskunde kalkuluak ere badaudela hor tartean hein batean. Krisi ekonomikoa mahai gainean dago, baina anormaltasunak eta pandemiari zaion beldurrak pisu handiegia dute oraindik. Adi egon behar ikusteko zer gertatzen den uda osteko hauteskundeetan, ordurako krisi ekonomikoa izugarria izango baita eta, espero dezagun, osasun krisia baretuxeago egongo baita. Gerta daiteke gobernuak gogor zigortuak izatea giro horretan, gauzak inondik ere ezin aurreikusteko moduan jarriko baititu egoerak, nik uste.

Europan ez dago hauteskunde askorik antolatuta udazkenerako. Baina, itxura guztien arabera, Katalunian egingo dira, jokaleku posible guztietatik okerrenean egin ere, eta ez soilik pandemiaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.