Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Hauteskundeak

2020ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Lortuko dute. Katalunian hauteskundeak izango dira udazkenean. Espainiako Auzitegi Gorenak hertsatuta. Legealdiaren sinbolo gisa. Izan ere, Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatutaeta horrek beharturik hauteskundeak eginda hasi zen legealdia, eta bukatu ere halaxe bukatuko da, Espainiako justiziak Torra auzipetu, hura modu espresean inhabilitatu eta berriz ere bozak egitera behartuta.

Teorian, alderdi independentistek hala nahi izatera, ez litzateke nahitaezkoa beste hauteskunde batzuk egitea, zeren, berez, modua baitute beste presidente bat hautatu eta legealdiarekin aurrera segitzeko. Baina, oraintxe, inork ere ez du nahi halakorik, ezta Torra presidenteak berak ere. Quim Torra ez baita ohiko politikari bat. Herrialdeari eta Puigdemont presidenteari leial zitzaielako sartu zen nahaste-borraste horretan, Generalitatea Madrilen zaintzapetik atera nahian. Ezin izan du, ordea; hein handi batean, beste batzuen alderdikeriak ez diolako utzi, teorian bere alderdikoak diren zenbaiten alderdikeria barne. Eta, orain, dilema formal bat dauka: hauteskundeetara deitu edo ez. Eta badirudi erabaki duela nahikoa izan duela, hau da, bozetara deitzeko bere eskumen hori erabiliko duela, azken duintasun keinu bat egiteko besterik ez bada ere. Ez dadila epaile bat aritu presidente lanean.

Irailaren 17an hartuko du erabakia, bada, Auzitegi Gorenak. Torrak, beraz, hauteskundeetara deitu behar badu, segur aski lehenago deitu beharko du. Ondorioz, azarorako izango ditugu bozak, eta edozer gerta daiteke orduan. Oraingo inkestek, nire ustez, ez dute islatzen errealitatea: ez datoz bat ikusten ari garenarekin. Azarorako, krisi ekonomikoa lazgarria izango da, eta auskalo ordurako zertan izango den krisi sanitarioa. Hortaz, edozer gerta daiteke, eta edozein emaitza atera daiteke. Emango dugu horren berri ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.