Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

A zer astea

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Honelako asteetan, Maria maitea, Martxelo maitea, Zuzendarien Galeusca-n izaten dugun ohiko tartea halako bi eman beharko zenidakete gutxienez idazteko. Astea, bihotzekoak emateko modukoa izan da eta. Astelehenean eta asteartean, Puigdemont presidentearen, Toni Cominen eta Clara Ponsatiren suplikatorioa izan zen Europako Parlamentuan. Asteazkenean, inork jakin gabe, Meritxell Serretek Euskadin pasatu zuen gaua, Espainiako Auzitegi Gorenera bidean. Ostegunean, erbestetik itzulita, harrera hunkigarria egin zioten bere herrian. Eta jakin zen Laura Borras izango dela Kataluniako Parlamentuko presidente berria. Eta ostiralean, parlamentuaren osaketa. Nondik hasiko naiz?

Tarte handiagorik emango ez didazuenez, segur aski hau izango da onena: hiru gertakariak josten saiatzea, dirudien baino lotuago baitaude. Juntseko hiru europarlamentarien suplikatorioaren emaitza aritmetikoa Espainiaren garaipen bat izan zen, baina garaipen pirriko bat. Botoen %42 Espainiaren eskakizunaren kontrakoak izatea astakeria bat da, eta frogatzen du estatua gero eta hesituago dagoela Europan.

Beraz, baliteke horrek eragina eduki izana Gorenak Serret kontseilariarekin izandako keinu harrigarrian, IƱigo Iruinek prestatutako itun bat tarteko.

Itun horrek konnotazio politiko garrantzitsuak ditu, eta independentismo erreformistaren eta hausturaren aldekoaren bereizketan sakontzen du. Bereizketa horrek garrantzi berezia ematen dio Laura Borrasen presidentetzari. Presidenteorde izan beharrean, Borrasek nahiago izan du eztabaida politikoa biziagotu, kontuan izanda estatua kontra etorriko zaiola hasiera-hasieratik eta litekeena dela azkenean kartzelan sartzea. Forcadell presidentea ere hantxe baitago. Joko taulan kontrako alderantz eraman nahian.

Borrasen presidentetza ezin izan da erabaki hiru alderdi independentisten legegintzaldi itun baten bidez eta helburuak zehaztuta, eta hori ez da albiste ona, baina ulergarria da, beste bi gertakariak kontuan hartuta. Izan ere, azkenean, badirudi hasierara itzuli garela, independentismoa bi taldetan zatitu zen garaira: espetxean sartzea erabaki zutenak eta Espainia zer den salatzeko Bruselara joatea erabaki zutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.