Vicent Partal.
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Beste Barça

2022ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Asteazkenean, emakumezkoen Bartzelonako futbol taldeak Camp Noun jokatu zuen lehen aldiz. Partida ederra izan zen, Real Madrili 5-2 irabaztea beti baita ederra, nahiz eta tarteren batean bazirudien Espainiako taldeak festa zapuztuko zigula.

Festa esan dut; izan ere, partida ez zen jokalarien arteko lehia hutsa: askoz gehiago zen. Estadioa goraino bete zen, 91.553 ikusle izan baitziren, mundu osoan emakumezkoen futbol partida batean inoiz baino gehiago. Eta ospakizun giroa zegoen. Aspaldi ez da horrenbeste jende izan gizonezkoen futbol norgehiagoka batean, eta, jakina, hango animazio eta festa giroa oso bestelakoa zen gizonen partidetan izaten denaren aldean. Askoz hobea, askoz sanoagoa, askoz kutsakorragoa. Taldea nola iritsi zen estadiora, nola autobusak kostata egin zuen aurrera jendetzaren artean: indar handiko irudia da, urte askoan ahaztuko ez duguna.

Txapeldunen Ligako final-laurdenetako norgehiagoka izan zen Bartzelonaren eta Real Madrilen artekoa, eta badirudi partida horri esker azkenean normalizatu egingo dela gero eta bistakoagoa den errealitate bat: emakumeen futbola ez dela bigarren mailako futbola. Joan Laporta presidenteak agerian utzi zuen partida amaitzean: gizonezkoen futbola oraindik indarberritzen ari dela dirudien honetan, kluba gidatzen duen Bartzelona emakumezkoena da. Haiek jokatzen dute Barçak beti jokatu duen bezala, haiek ordezkatzen dituzte klubak beti izan dituen balioak, eta haiek lortzen dute arrakasta jendea gozaraziz, etxeko estilorik onenean.

Finalerdiak izango dira hurrengo pausoa, eta iragarria dago horiek ere Camp Noun jokatuko direla. Txapeldunen Ligako finalera iristen bada, ikusiko dugu ea zaleak samaldaka joaten diren ikustera, orduan Turinera, Juveren estadiora, hain zuzen oraindik lehiaketan ari diren taldeetako baten zelaira.

Iaz, azkenean Barçak irabazi zuen, lehen aldiz. Orain zer giro sortu den ikusita, ematen du irabaztea dagokiola berriz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.